23. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Eraisteko proiektu bat eta urbanizatzeko proiektu bat, Iruñeko I. eta II. zabalguneen barne eraberritzerako plan bereziaren 528. oinarrizko unitatean (Misiolariak). Hasierako onespena

Iruñeko Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak, 2023ko urtarrilaren 16an, honako erabaki hau hartu zuen:

JOB 16-ENE-23 (6/US).

«Ikusirik eraisteko proiektu bat eta urbanizatzeko proiektu bat, zeinak idatzi baitzituen PJS Proyectos, Estudios y Servicios Técnicos de Navarra SA sozietateak eta Luis Irisarri Nagorek izapidetzeko aurkeztu baitzituen 2022ko abenduaren 16an, Monte Bajo Empresarial SL sozietatea ordezkatuz; ikusirik Iruñeko Udalaren Hiri Kontserbazioko Alorreko Zerbitzuen txostenak, eta jarraikiz Hirigintza Gerentziako arkitekto teknikoaren 2023ko urtarrilaren 3ko txostenari eta Hirigintzako kudeatzailearen albokoaren 2023ko urtarrilaren 4ko txostenari, honako hau erabaki da:

1. Hasiera batez onestea Hiri jarduketarako plan bereziaren esparruko "Eraisteko eta lurra berdintzeko proiektua" eta "Urbanizazio proiektua", Iruñeko I. eta II. zabalguneen barne eraberritzerako plan bereziaren 528. oinarrizko unitatean (Misiolariak), Monte Bajo Empresarial SL sozietateak aurkeztua izapidetzeko.

2. Espedientea jendaurrean edukitzea hogei egunean, ediktua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eta erabaki hau argitaratzea Udalaren iragarki-taulan eta tokiko prentsan.

3. Promotoreari aditzera ematea, obra hasteko akta sinatu aurretik, eta urbanizazioa behar bezala gauzatzen dela bermatzeko, 135.871,08 euroko abala utzi beharko duela Iruñeko Udalean, urbanizazioa gauzatzeko aurrekontuaren %30i dagokiona, Hirigintza Gerentziako arkitekto teknikoaren 2023ko urtarrilaren 3ko txostenean jasota dagoenez.

4. Erabaki hau jakinaraztea honako hauei: Luis Irisarri Nagore, Monte Bajo Empresarial SL sozietatearen ordezkari den aldetik; Iruñerriko Mankomunitatea; Proiektu Estrategikoetako, Mugikortasuneko eta Jasangarritasuneko Alorra; Iberdrola; Gas; Vodafone eta Telefónica.»

Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Iruñean, 2023ko urtarrilaren 19an.–Jarduneko alkatea, María Echavarri Miñano.

Iragarkiaren kodea: L2301055