23. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Arrotxapeko Plan Partzialaren A-5 Unitateko Konpentsazio Batzordearen jarduketa sistema ordezkatzea Borondatezko Birpartzelazio-Jabe Bakarraren sistemarekin. Hasierako onespena

Iruñeko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2023ko urtarrilaren 16an, honako erabaki hau hartu zuen:

JOB 16-ENE-23 (7/US).

«Ikusirik Guillermo Echavarren Zozayak 2022ko azaroaren 17an aurkeztutako eskabidea honako hauen izenean: Arrotxapeko U.I. III-ren A-5 unitateko Konpentsazio Batzordea eta Juslaberri SL, ikusirik espedientean dagoen dokumentazioa, eta bat etorriz Hirigintza Gerentziako legelariaren 2012ko abenduaren 13ko txostenarekin, honako hau erabaki da:

1. Onartzea Konpentsazio Batzordearen eskaera, eta hasiera batez onestea erabakia, ordezkatzeko Konpentsazio batzordearen jarduketa sistema Borondatezko Birpartzelazio-Jabe Bakarraren sistemarekin.

2. Espedientea jendaurrean edukitzea hamabost egunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

3. Erabakia jakinaraztea Guillermo Echarren Zozayari Juslaberriren ordezkari den aldetik, esparruko jabe bakarra baita».

Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Iruñean, 2023ko urtarrilaren 19an.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.

Iragarkiaren kodea: L2301043