23. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORKOIEN

Xehetasun-azterketa, 1. poligonoko 1473. lurzatian. Hasierako onespena

Orkoiengo Udalak, 2023ko urtarrilaren 13an egin tokiko gobernu batzarrean, hasiera batez onetsi du Orkoiengo 1. poligonoko 1473. lurzatiaren xehetasun-azterketa, Jorge Gavilanes Floresek eta Mercedes Tarín Alzuetak sustatua.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan ezarritakoari jarraikiz (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Jendaurreko aldian inork ez badu aurkezten alegaziorik, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Orkoienen, 2023ko urtarrilaren 19an.–Alkatea, Carlos Arróniz Loyola.

Iragarkiaren kodea: L2301039