23. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 2a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

AKATS ZUZENKETA, osasun publikoko ikuskatzaileen lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren emaitzen aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoen berri emateko iragarkiaren argitalpenari dagokiona.

2023ko 15. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 23koan, argitara eman zen gora jotzeko errekurtso batzuk jarri zirela deialdi honetako lehiaketaldiko behin betiko emaitzen aurka: deialdia, batetik, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko osasun publikoko ikuskatzaileen lanpostu bat (sendagilea-farmazialaria) oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, eta bestetik, hautapen proba horien bidez, izangaien zerrendak osatzeko, horrelako lanpostuetan jardun dezaten, bai aldi baterako kontratazio bidez, bai aldi baterako barne igoeraren bidez. Deialdi hori Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen urriaren 29ko 251/2021 Ebazpenaren bidez onetsi zen. "

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluaren arabera, "administrazio publikoek edozein unetan zuzendu ditzakete, ofizioz edo interesdunek eskaturik, beren egintzetako oker materialak, egitezkoak edo aritmetikoak".

Argitalpen horretan akats bat dagoela egiaztatu da. Beraz, honako hau dioen tokian: "gora jotzeko errekurtsoak jarri dituzte lehiaketaldiko behin betiko emaitzen aurka, zeinak 2022ko azaroaren 23an argitaratu baitziren", honakoa behar du: gora jotzeko errekurtsoak jarri dituzte oposizio-lehiaketaren azken emaitzaren aurka, zeina 2022ko azaroaren 23an argitaratu baitzen."

Iruñean, 2023ko urtarrilaren 23an.–Espedienteen Tramitazioaren eta Laguntza Juridikoaren Ataleko burua, Laura Díaz de Cerio Pérez.

Iragarkiaren kodea: F2301173