23. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLABEKO KONTZEJUA

Baso-aprobetxamenduaren enkante publikoa

Olabeko Kontzejuak, 2023ko urtarrilaren 4an egin batzarrean, prozedura onetsi zuen bigarren enkantea egiteko, Elordi, Katxurdi eta Aizkorrobi alderdietako herri-lurren aprobetxamendurako.

Aprobetxamendua eta haren adjudikaziorako enkantea gidatuko duten agiri teknikoak Basoen eta Ehizaren Zerbitzuko zuzendariak irailaren 2an emandako 299/2022 Ebazpenaren bidez onetsi ziren. Administrazio-baldintzen agiriak, berriz, Kontzejuko Batzarrak onetsi zituen. Biak daude interesdunen eskura Olaibarko Udalaren idazkaritzan, eta Nafarroako Kontratazioaren Atarian ere argitaratu dira.

Proposamenak Olaibarko Udaleko erregistroan aurkeztuko dira, 2023ko otsailaren 6ko 12:00ak baino lehen.

Eskaintzak irekitzeko ekitaldi publikoa 2023ko otsailaren 7an eginen da, 13:00etan, Olaibarko udaletxean (San Pedro kalea z.g., Olabe 31799).

Olaben, 2023ko urtarrilaren 25ean.–Kontzejuburua, Roberto José Armendariz Paternain.

Iragarkiaren kodea: L2301368