23. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Urbanizazio proiektua, Zuluetako 3. eremuko UE 3.7.2 exekuzio unitatean. Behin betiko onespena

Noain Elortzibarko Udalaren alkate udalburuak 2023ko urtarrilaren 13an eman du 2023-0043 Ebazpena, behin betiko onesteko Zuluetako 3. eremuko UE 3.7.2 exekuzio unitatearen urbanizazio proiektua, Inversiones Polandrius SL sozietateak sustatua.

Argitara ematen da, bat etorriz xedatutakoarekin uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 134.5 artikuluan (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Noain Elortzibarren, 2023ko urtarrilaren 17an.–Alkate udalburua, Sebastián Marco Zaratiegui.

Iragarkiaren kodea: L2300975