23. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IBARGOITI

Birzatitzeko proiektua 12. poligonoko 72. lurzatian (U14) Idotzinen. Hasierako onespena

Ibargoitiko Udalak, 2022ko azaroaren 30ean egindako osoko bilkuran, hasierako onespena eman dio Idotzineko 12. poligonoko 72. lurzatiko (U14) birzatitzeko proiektuari, Mikel Baztán Huartek sustatua.

1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. eta 74. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz (Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina), espedientea jendaurrean egonen da hogei egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Epe horretan, egokitzat jotzen diren alegazioak aurkezten ahalko dira, eta espedientea ikusgai egonen da udal honetako Idazkaritzaren bulegoetan.

Idotzinen, 2023ko urtarrilaren 18an.–Alkatea, José Javier Eslava Armendáriz.

Iragarkiaren kodea: L2300974