23. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DONEZTEBE

Kudeaketako hirigintza-hitzarmena 2. poligonoko 482. lurzatian. Hasierako onespena

2023ko urtarrilaren 18an egin osoko bilkuran hartutako erabakiaren arabera, hasiera batez onetsi zen kudeaketako hirigintza-hitzarmena, eskudirutan konpentsatzeko aprobetxamenduaren %10aren lagapena, Doneztebeko 2. poligonoko 482. lurzatian. Hitzarmena: Udalaren eta Alberto Irigoyen Martínezen artekoa.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 25. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da 20 egun baliodunean, interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten, Udalak osoko bilkuran behin betiko onetsi aitzin.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Donezteben, 2023ko urtarrilaren 19an.–Alkatea, Leire Ortuoste García.

Iragarkiaren kodea: L2301038