23. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR

Deialdia, kontrataziorako dirulaguntzena, enplegua, autoenplegua eta kontratazioa sustatzeko (2023-2024). Laburpena

DDBN (identifikazioa): 670959.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin; haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/670959).

Onetsi zen Alkatetzaren urtarrilaren 3ko 7/2023 Ebazpenaren bidez.

Lehena.–Onuradunak.

Erakunde hauek izan daitezke dirulaguntzen onuradun:

–Enpresak.

–Langile autonomoak.

–Irabazi-asmorik gabeko erakundeak.

Dirulaguntzen onuradun diren pertsonek eta erakundeek baldintza hauek bete beharko dituzte:

–Lantokia Zizur Zendean izatea.

–Legez eratuak izatea, bakoitzaren araudiaren arabera, eta, hortaz, nortasun juridikoa eta jarduteko gaitasun osoa izatea, eta dagokion erregistro publikoan inskribaturik egotea.

–Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan ezarritako debeku egoeretako batean ere ez egotea.

Bigarrena.–Xedea.

Deialdi honen helburua da pertsonen kontratazioa sustatzea, enpleguari egonkortasuna ematea eta autoenplegua sustatzea. Zizur Zendeako jarduketa eremuan.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak.

Zizur Zendeako Udalaren oinarri arautzaileak, 2023. eta 2024. urteetarako kontrataziorako dirulaguntzena, enplegua, autoenplegua eta kontratazioa sustatzeko.

Laugarrena.–Zenbatekoa.

15.000 euro.

Bosgarrena.–Eskaerak aurkezteko epea.

Laguntza hauek aplikatuko zaizkie deialdi hau indarrean jartzen denetik 2024ko abenduaren 31ra bitartean egiten diren ekintza diruz lagungarriei, baldin eta Zizur Zendeako Udalaren aurrekontuetan aurrekontu-krediturik badago.

Gazolatzen, 2023ko urtarrilaren 3an.–Alkatea, Rafael Ansó Ansó.

Iragarkiaren kodea: L2300918