23. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR

Dirulaguntzen deialdia, larrialdi sozialean dauden pertsona eta/edo familiei prestazio ekonomikoak emateko (2023). Laburpena

DDBN (identifikazioa): 670929.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin; haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/670929).

Onetsi zen Alkatetzaren urtarrilaren 3ko 8/2023 Ebazpenaren bidez.

Lehena.–Onuradunak.

Laguntza hauek jaso ahal izanen dituzte Zizur Zendeako pertsonek eta/edo familiek, baldin eta gizarte-larrialdiko egoeran badaude, diru-sarrerarik ez badute eta deialdiaren 6. oinarrian ezarritako baldintzak eta betekizunak betetzen badituzte.

Bigarrena.–Xedea.

Laguntza ekonomikoko tresnak sortzea, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuko Gizarte Lanaren jardun profesionalaren osagarri, Zizur Zendeako bizilagun diren pertsona eta/edo familientzat, baldin eta, ekonomiaren arloan gabezia egiaztatuak izanik, oso zail badute oinarrizko beharrak betetzea honako hauetan: bizilekua, hornidurak, nutrizioa eta osasuna eta gizarteratzea. Orobat, zail badute baliabideak erabiltzea haurren arrisku- edo babesgabetasun-egoerak prebenitzeko eta beste egoera batzuetan ere arreta emateko, hori egin ezean, deserrotzea, marjinazio soziala edo gizarte-bazterketaren arriskua eragin edo areagotu baitaitezke.

Gutxiengoen kolektiboetako eta kultura-kolektibo bereizietako pertsonen edo familien integrazioa babestea.–Bazterketa egoeran eta/edo gatazkan dauden familietako adingabeak eskolaratzen eta gizarteratzen laguntzea.–Autonomiaren aldetik zailtasunak dituzten pertsonak beren etxeetan gelditzea bermatzea.–Genero estereotipoen eta rolen haustura sustatzea.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak.

Zizur Zendeako Udalaren oinarri arautzaileak, gizarte-larrialdiko egoeran dauden pertsonei eta/edo familiei prestazio ekonomikoak emateko (2023. urtea).

Laugarrena.–Zenbatekoa.

15.000 euro.

Bosgarrena.–Eskaerak aurkezteko epea.

Eskabideak aurkezteko epea hasiko da deialdi honen laburpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean eta, betiere, 2023ko urtarrilaren 1etik aurrera, eta deialdiaren indarraldia bukatu arte iraunen du. Deialdiaren indarraldiak 2023ko urte guztia hartuko du, aurkezten diren eskabideei erantzuteko diru aski baldin bada aurrekontuan, deusetan ukatu gabe 5. oinarrian ezarritakoa.

Gazolatzen, 2023ko urtarrilaren 3an.–Alkatea, Rafael Ansó Ansó.

Iragarkiaren kodea: L2300913