23. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARROITZ

Deialdia, 2023an autokontsumoko instalazio fotovoltaikoetarako dirulaguntzak banakako ebaluazio-araubidean emateko. Laburpena

DDBN (identifikazioa): 671796.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/671796).

Xedea: dirulaguntzak ematea, 2023an zehar autokontsumorako energia elektriko fotovoltaikoa sortzeko instalazioetan egindako inbertsioetarako, Arroizko udal-mugartearen barruan kokatutako etxebizitzetan edo auzotarren erkidegoetan, deialdian jasotzen diren tipologien arabera, baldin eta inbertsioak 2.000 eurotik gorakoak badira. Nolanahi ere, dirulaguntza emanen da dagokion aurrekontuko partidan behar adinako kreditu egokia baldin badago.

Epea: dirulaguntzen eskabidea, G.4 apartatuan jasotako dokumentazioarekin batera, aurkezteko epea bukatuko da 2023ko urriaren 31n; egun horretarako diruz lagungarriak diren instalazioak eginda, fakturatuta eta legeztatuta egon beharko dira.

Baldintzak: dirulaguntzaren onuradun izateko, beharrezkoa da kontsumoari lotutako etxebizitzaren jabea izatea, eta 2022ko abenduaren 31tik egotea erroldaturik udalerrian, bai eta erroldan segitzea ere dirulaguntza eman ondoko 12 hilabeteetan, edo, auzotarren erkidegoen kasuan, 2022ko abenduaren 31tik eraturik egotea.

Zenbatekoa: dirulaguntzaren zenbatekoa gehienez ere 1.000 eurokoa izanen da familia bakarreko etxebizitzetarako eta banakako autokontsumorako etxebizitza kolektiboen eraikinetan; eta 1.500 eurokoa, berriz, zerbitzu komunak eta autokontsumo partekatua dituzten etxebizitza kolektiboen eraikinetan.

Argibideak: https://www.arroniz.org/documents/133_CONVOCATORIA+SUBV.+INSTALACIONES+FOTOVOLTAICAS+2023-combinado.pdf

Arroitzen, 2023ko urtarrilaren 2an.–Alkate udalburua, Antonio Ángel Moleón Segura.

Iragarkiaren kodea: L2301099