229. ALDIZKARIA - 2023ko azaroaren 3a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

304/2023 FORU AGINDUA, urriaren 16koa, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariak emana, kargutik kentzen duena, berak eskatu baitu, Mercedes Rubio Unzué andrea, Garapeneko Lankidetzaren eta Ekintza Humanitarioaren Ataleko burua. Atal hori Babes Sozialaren eta Garapenerako Lankidetzaren Zuzendaritza Nagusiko Diru-sarreren Bermearen eta Garapenerako Lankidetzaren Zerbitzuan dago.

Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak bere hirugarren xedapen gehigarriko 2. apartatuan hala xedatzen baitu, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko atalburuen eta bulegoburuen bitarte baterako izendapena libreki errebokatzen ahal du erabaki hori hartu zuen organoak berak.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legeak ematen dizkidan eskudantziak, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren 3. artikuluak emandakoak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Kargutik kentzea, berak eskatu baitu, Mercedes Rubio Unzué andrea, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuko Garapeneko Lankidetzaren eta Ekintza Humanitarioaren Ataleko burua, eta emandako zerbitzuak eskertzea. Kargu-uzteak 2023ko urriaren 23tik aurrera izanen ditu ondorioak.

2. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

3. Foru agindu hau interesdunari jakinaraztea, eta Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Langileria Bulegora, eta Babes Sozialaren eta Garapenerako Lankidetzaren Zuzendaritza Nagusira, eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Erregistro Nagusiaren Atalera eta Nominen eta Gizarte Segurantzaren Atalera igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2023ko urriaren 17an.–Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilaria, M.ª Carmen Maeztu Villafranca.

Iragarkiaren kodea: F2314746