4. PROZEDURA JUDIZIALAK
KONSTITUZIO AUZITEGIA
6245/2023 konstituzio-kontrakotasuneko errekurtsoa
6245-2023 konstituzio-kontrakotasuneko errekurtsoa, Nafarroako 2023ko Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 28ko 35/2022 Foru Legearen azken xedapenetako bigarrenaren tarteki hauen aurkakoa: lehenengo apartatuan, "irabazi asmorik gabeko enplegu-zentro bereziei edo" eta "edo irabazi-asmorik gabeko entitateei, aurrez laneratze- eta gizarteratze-zentro gisa kalifikatuak izan diren laneratze-enpresen sustatzaile badira %100ean"; seigarren apartatuan, "eta espezialitate artistikoan eta antzeko jardueretan adjudikatzekoak diren kontratuetan"; eta zazpigarreneko 2. puntua.
Konstituzio Auzitegiaren Osoko Bilkurak, 2023ko urriaren 24ko probidentziaren bidez, erabaki du tramitatzeko onartzea 6245-2023 konstituzio-kontrakotasuneko errekurtsoa, Gobernuko presidenteak sustatua, Nafarroako 2023ko Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 28ko 35/2022 Foru Legearen azken xedapenetako bigarrenaren tarteki hauen aurkakoa: lehenengo apartatuan, "irabazi asmorik gabeko enplegu-zentro bereziei edo" eta "edo irabazi-asmorik gabeko entitateei, aurrez laneratze- eta gizarteratze-zentro gisa kalifikatuak izan diren laneratze-enpresen sustatzaile badira %100ean"; seigarren apartatuan, "eta espezialitate artistikoan eta antzeko jardueretan adjudikatzekoak diren kontratuetan"; eta zazpigarreneko 2. puntua.
Madrilen, 2023ko urriaren 24an.–Konstituzio Auzitegiko Osoko Bilkurako Justiziako idazkaria, Alfonso Pérez Camino.
Iragarkiaren kodea: J2315278