229. ALDIZKARIA - 2023ko azaroaren 3a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURIKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA


A/31/04568 (NL/--). Jendaurreko informazioa. Ur aprobetxamendurako eskaera Leitzan

Eskatzailea: Antonia Zabaleta Cestau.

Ibaiaren edo errekaren izena: Pagondo Iturri iturburua.

Eskatutako emaria: 0,001 l/s.

Tokia: Sakulu auzoa.

Udal mugartea eta probintzia: Leitza (Nafarroa).

Xedea: abeltzaintzarako eta etxeko erabilerak, pertsonen kontsumorik gabe.

Obren azalpen laburra eta helburua:

Ura hartzeko presa txiki bat erabiliko da. Bertatik 10 m-ko luzerako hodi bat aterako da 1.000 l-ko edukiera duen biltegiraino. Hortik, beste hodi bat ateratzen da 150 m-ra dagoen askaraino.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Leitzako udaletxean edo Kantaurialdeko Konfederazio Hidrografikoan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, 8. solairua, 20018 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.

Donostian, 2023ko urriaren 18an.–Idazkari nagusia. Eskuordez, zerbitzuko burua, Noemí López Fernández. (2017ko abenduaren 13ko Ebazpena, 2017ko urriaren 9ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua).

Iragarkiaren kodea: E2314900