3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA
KANTAURIKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA
A/31/04590 EG/da. Jendaurreko informazioa.
Ur aprobetxamendurako eskaera Lesakan
Gaia: ur aprobetxamendua emateko eskaera.
Eskatzailea: Gorka Portu García.
Ibaiaren edo errekaren izena: izenik gabeko iturburua/ONIN.
Eskatutako emaria: 0,010 l/s.
Tokia: 10. poligonoa, 152. lurzatia.
Udal mugartea eta probintzia: Lesaka (Nafarroa).
Xedea: biztanleentzako hornidura.
Obren azalpen laburra eta helburua:
Hargunerako obrak 60x60 cm-ko kutxatila bat egitea da, eta bertatik hodi bat ateratzea, hazbeteko diametroa eta 450 metroko luzera duena, flotagailua duen 5.000 l-ko biltegiraino. ¾"-ko diametroko eta 45 metroko luzerako hodi bat jarriko da lur azpian, 40 cm-ko sakoneran, biltegia eta etxea lotzeko. Kontagailua ura biltegian sartu aurretik jarriko da, hargunearen tokiaren ondoan.
Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten, hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Lesakako udaletxean edo Kantauriko Konfederazio Hidrografikoan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, 8. solairua, 20018 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.
Donostian, 2023ko urriaren 17an.–Idazkari nagusia. Eskuordez, zerbitzuko burua (2017ko abenduaren 13ko Ebazpena, 2017ko urriaren 9ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua), Noemí López Fernández.
Iragarkiaren kodea: E2314884