229. ALDIZKARIA - 2023ko azaroaren 3a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURIKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

A/31/04608 EG/oc. Jendaurreko informazioa. Baztanen obrak egiteko baimen-eskaera

Gaia: obrak baimentzeko eskaera.

Eskatzailea: Baztango Udala.

Ibaiaren edo errekaren izena: Mandaketa erreka.

Udal mugartea eta probintzia: Baztan (Nafarroa).

Obren azalpen laburra eta helburua:

Bagazelai alderdian, 44. poligonoko 110. eta 49. lurzatietan, bide zahar bat erabili nahi da. Horretarako, gaur egun erabiltzen ez den bidearen tarte bat, 325 metrokoa, egokitzea proposatu da, sasiak garbitu eta atzerakako hondeamakinaz txukunduta, eta beste pista tarte bat irekitzea, 75 metrokoa. Pista 3 metro zabal da. Bideak Mandaketa erreka gurutzatzen duenez, bertan metro bateko diametroko hodi bat paratuko da, hormigoizkoa, erreka bidearen azpitik pasatzeko.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Baztango udaletxean edo Kantauriko Konfederazio Hidrografikoan (Ur Komisaria, Errotaburu pasealekua 1, 8. solairua, 20018 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.

Donostian, 2023ko urriaren 17an.–Idazkari nagusia. Eskuordez, zerbitzuko burua (2017ko abenduaren 13ko Ebazpena, 2017ko urriaren 9ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua), Noemí López Fernández.

Iragarkiaren kodea: E2314855