229. ALDIZKARIA - 2023ko azaroaren 3a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURIKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

A/31/01151 (NL/--). Jendaurreko informazioa.
Ur aprobetxamendu baterako eskubidea azkentzea, Leitzan

Gaia: Ur aprobetxamendu baterako eskubidea azkentzea, Leitzan. Ofizioz irekia.

Emakidaren titularra: Goiko Iturri erabiltzaileen elkartea.

Ibaiaren edo errekaren izena: Goiko Iturri iturburua.

Azkendu beharreko aprobetxamenduaren emaria: 0,11 l/s.

Tokia: Sakulu auzoa.

Udal mugartea eta probintzia: Leitza (Nafarroa).

Erabilera: etxerako eta aziendari edaten emateko.

Obren azalpen laburra eta helburua:

Leitzako udal mugartean (Nafarroa), Sakulu auzoan,Goiko Iturri iturburuan dagoen 0,11 l/s-ko ur-aprobetxamendurako eskubidea azkentzea. Aprobetxamendu hori Goiko Iturri Erabiltzaileen Elkarteari eman zitzaion, etxeko erabileretarako eta aziendari edaten emateko. Arrazoia da kontzesiorako epea amaitu dela.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Leitzako udaletxean edo Kantaurialdeko Konfederazio Hidrografikoan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, 8. solairua, 20018 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.

Donostian, 2023ko urriaren 5ean.–Idazkari nagusia. Eskuordez, zerbitzuko burua (2017ko abenduaren 13ko Ebazpena, 2017ko urriaren 9ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua), Noemí López Fernández.

Iragarkiaren kodea: E2314283