3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA
KANTAURIKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA
A/31/04574 EG/sr. Jendaurreko informazioa.
Ur aprobetxamendurako eskaera Leitzan
Gaia: ur aprobetxamendurako eskaera.
Eskatzailea: Musunburu iturburuko uraren erabiltzaileen elkartea.
Ibaiaren edo errekaren izena: Musunburu iturburua.
Eskatutako emaria: 0,025 l/s.
Tokia: Arkiskil auzoa.
Udal mugartea eta probintzia: Leitza (Nafarroa).
Xedea: etxeko erabilerak eta ureztatzea.
Obren azalpen laburra eta helburua:
Musunburu iturburuko uraren erabiltzaileen elkarteak ur aprobetxamendua eskatu du, etxeetan erabiltzeko eta baratzeak ureztatzeko. Ura hartzeko kutxatilatik poliuretanozko hodi bat ateratzen da, 5 cm-ko diametrokoa, eta ura gainezkabidea duen 4,5 m³-ko biltegi batean gordetzen da, bertatik Musun eta Astaritzaga baserriak hornitzeko.
Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Leitzako udaletxean edo Kantauri aldeko Konfederazio Hidrografikoan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, 8. solairua, 20018 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.
Donostian, 2023ko urriaren 4an.–Idazkari nagusia. Eskuordez, zerbitzuko burua (2017ko abenduaren 13ko Ebazpena, 2017ko urriaren 9ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua), Noemí López Fernández.
Iragarkiaren kodea: E2314224