3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA
EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA
2023-P-601. Ur aprobetxamendua aldatzeko eskaera Alesbesen
Industrias Agroalimentarias de Navarra SAk eskatu du bere titularitateko ur aprobetxamendu baten ezaugarrien aldaketa; Ebroko arroaren Ur Erregistroan A ataleko 2. liburuko 168. orrian inskribatuta dago, eta haren datuak www.chebro.es web orrian kontsultatu daitezke. Aldaketaren xedea da bi harguneetako bat ordeztea: Alesbesko (Nafarroa) udal-mugarteko 5. poligonoko 107. lurzatian dagoen putzu bat, non batez besteko emari baliokidea kontsumo handieneko hilabetean jaisten baita 27,984 l/s-koa izatetik 22,016 l/s-koa izatera. Inskribatutako aprobetxamenduaren gainerako ezaugarriak ez dira aldatzen. Hargunerako lanetan 0,4 metroko diametroko eta 12 metroko sakonerako putzu bat eginen da; behar den ur-emaria 20,3 ZP-ko potentzia duen elektroponpa baten bidez aterako da, eta uneko emaria gehienez ere 16,6 l/s-koa izanen da.
Aditzera ematen da orok jakin dezan eta aipatu eskaerak kalte egiten diela uste dutenek erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, eskaera eta espedientearen dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira arro-erakunde honen web-orrian, esteka honetan: https://iber.chebro.es/webche/ipCriterios.aspx. Halaber, epe horren barruan eskuragarri egonen dira, kontsultatzeko, Konfederazioaren egoitzan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza), bulego orduetan, 976711000 telefonoan aldez aurretik hitzordua eskatuz gero. Espedientearen eta dokumentazio teknikoaren kopia Iruñeko bulegoetan ere (Serafín Olave 7) izanen da.
Zaragozan, 20232ko abuztuaren 18an.–Uren komisarioa, Carlos Arrazola Martínez.
Iragarkiaren kodea: E2314590