229. ALDIZKARIA - 2023ko azaroaren 3a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

GIZARTE SEGURANTZAREN DIRUZAINTZA NAGUSIA

ENKANTE PUBLIKOA,
Iruñean jabetzan duen higiezin bat besterentzeko

Inklusioko, Gizarte Segurantzako eta Migrazioetako Ministerioak honako higiezin hau besterentzeko baimena eman zion Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiari 2023ko irailaren 21ean:

Lokala Iruñeko 1. Jabetza Erregistroan inskribatuta dauden lau erregistro-finkak osatzen dute. Hona hemen xehetasunak:

1564. hiri-finka: Marcelo Celayeta etorbidean dago, 134-136 zenbakian, Iruñean (Nafarroa), eta 216 m²-ko azalera du. Iruñeko 1. Jabetza Erregistroan inskribatuta dago 1452. liburukian, 923. liburuan, 111. orrian, 6. zenbakidun finka gisa.

12.586. hiri-finka: Marcelo Celayeta etorbidean dago, 134-136 zenbakian, Iruñean (Nafarroa), eta 195 m²-ko azalera du. Iruñeko 1. Jabetza Erregistroan inskribatuta dago 381. liburukian, 212. liburuan, 41. orrian, 4. zenbakidun finka gisa.

13.235. hiri-finka: Marcelo Celayeta etorbidean dago, 134-136 zenbakian, Iruñean (Nafarroa), eta 216 m²-ko azalera du. Iruñeko 1. Jabetza Erregistroan inskribatuta dago 419. liburukian, 218. liburuan, 166. orrian, 4. zenbakidun finka gisa.

13.273. hiri-finka: Marcelo Celayeta etorbidean dago, 134-136 zenbakian, Iruñean (Nafarroa), eta 195 m²-ko azalera du. Iruñeko 1. Jabetza Erregistroan inskribatuta dago 422. liburukian, 219. liburuan, 60. orrian, 7. zenbakidun finka gisa.

Hauek dira katastroko erreferentziak eta azalerak:

–310000000001985868EJ: 98,20 m².

–310000000001985869RK: 103,10 m².

–310000000001985859BA: 193,60 m².

–310000000001985878PQ: 215,20 m².

–310000000001985858LP: 191,50 m².

Hirigintzako baldintzak: Hirigintza-plangintzaren ondoriozkoak, interesdunek udalean egiaztatu beharrekoak.

Lehendik dauden Eraikinen Energia Efizientziaren Ziurtagiriaren arabera (2023-01-09an erregistratua 123531 erregistro-zenbakiarekin, Nafarroako Gobernuko Eraikinen Energia Efizientziaren Ziurtagirien Erregistroak esleitua), higiezinak kalifikazio hau lortu du:

–Energia-kontsumoa kWh/m²-tan: 201.14 - D letra.

–CO2kg/m² emisioak urtean: 42.5 - D letra.

Gutxieneko lizitazio-prezioa: 417.714,00 (laurehun eta hamazazpi mila, zazpiehun eta hamalau) euro, higiezinerako.

Jarri beharreko bermea, lizitazio-prezioaren %5ekoa: 20.885,70 euro (hogei mila, zortziehun eta laurogeita bost euro eta hirurogeita hamar zentimo).

Enkantean jarriko den lokala bisitatzen ahalko da, aurretik eskatuz gero Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiko Nafarroako Probintziako Idazkaritzaren Ondare Atalari, dela 948289313 telefonora deituz, dela helbide honetara idatziz: navarra.secretariaprovincial@seg-social.es.

Enkantea baldintza-agirian jaso diren administrazio klausulei jarraikiz eginen da. Baldintza-agiri hori balizko lizitatzaileen eskura dago Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiko Nafarroako Probintziako Zuzendaritzan (Oliveto Kondearen etorbidea 7, 4. solairua, Iruña, 948 289313 telefonoa, 9:00etatik 14:00ak bitarte), baita www.seg-social.es web-orrian ere.

Eskaintzak gutun-azal itxian aurkeztuko dira, eta horretarako epea 2023ko abenduaren 7ko 14:00etan bukatuko da. Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiko Nafarroako Probintziako Zuzendaritzaren Erregistroan aurkeztuko dira (Oliveto Kondearen etorbidea 7, Iruña), edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean aurreikusitako edozein erregistrotan.

Enkante publikoa 2023ko abenduaren 19an eginen da, 9:30ean, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiko Nafarroako Probintziako Zuzendaritzaren egoitzan (Oliveto Kondearen hiribidea 7, 5. solairua, Iruña, Nafarroa), horretarako eratutako mahaiaren aurrean.

Iruñean, 2023ko urriaren 23an.–Probintziako zuzendaria, María Halcón Ruiz de Alda.

Iragarkiaren kodea: E2315069