2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZANGOZA
Hiri-jarduketarako plan berezia, 5. poligonoko 1399. lurzatian. Behin betiko onespena
Zangozako Udalak, 2023ko abuztuaren 31n egin ohiko osoko bilkuran, xedapen zatian honako hau ezartzen duen erabakia hartu zuen:
1.–Behin betiko onestea hiri-jarduketarako plan berezi bat 5. poligonoko 1399. katastro-lurzatian (UC-1 "Zabalgune estentsibo finkatua" unitatearen barnean); hala, sestra gaineko 300 m²-ko eraikigarritasuna ematen zaio, espedientean jasotako 2022ko azaroko agiriarekin bat.
2.–Aldaketaren testua argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta ale bat igortzea Lurralde Antolamendu eta Hirigintza Departamentura.
Zangozan, 2023ko urriaren 19an.–Alkatea, Javier Solozábal Amorena.
Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2315044