229. ALDIZKARIA - 2023ko azaroaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

2. faseko eguneraketaren eraispenaren separata eta 2. eta 3. faseen separataren eguneraketa, Arrotxapeko (Iwer-Matesa) plan partzialeko UO-1 unitatea urbanizatzeko proiektuaren barnean. Behin betiko onespena

Iruñeko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2023ko urriaren 9an, honako erabaki hau hartu zuen:

ERABAKIA:

JOB 09-OCT-23 (7/UV).

«Gobernu Batzarrak hasiera batez onetsi zuen, 2023ko abuztuaren 4an (7/US), Iruñeko Arrotxapeko (Iwer-Matesa) plan partzialeko UO-1 unitatea urbanizatzeko proiektuaren eraispenen separataren eta 2. eta 3. faseen separataren eguneraketaren espedientea, eta horri buruzko iragarkia 2023ko abuztuaren 17an eman zen argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean. Espedientearen jendaurreko epea iragan denez alegaziorik aurkeztu gabe, eta bat etorriz Hirigintza Gerentziako zerbitzu teknikoen 2023ko irailaren 27ko txostenarekin, erabakitzen da:

1. Behin betiko onestea "2. faseko eguneraketaren eraispenaren separata" eta "2. eta 3. faseen separataren eguneraketa" deritzen agiriak, Iruñeko Arrotxapeko (Iwer-Matesa) plan partzialeko UO-1 unitatea urbanizatzeko proiektuaren barnean. Obras Especiales Edificación e Infraestructuras SAk aurkeztu ditu, izapidetzeko.

2. Sustatzaileari ohartaraztea, obra hasteko akta sinatu aurretik, eta urbanizazioa gauzatzen dela bermatzeko, abala utzi beharko duela, edo zuzenbidean onartzen den beste edozein berme. Zehazki, eraispenari eta urbanizazioaren 2. eta 3. faseei dagokien kostuaren %30eko abala utzi beharko du; guztira, 1.161.412,74 euro.

3. Erabaki hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Udalaren iragarki-taulan eta Nafarroako Foru Komunitatean argitaratzen diren egunkarietan.

4. Erabaki hau jakinaraztea honako hauei: Obras Especiales Edificación e Infraestructuras SA, Iruñerriko Mankomunitatea, Proiektu Estrategikoetako, Mugikortasuneko eta Jasangarritasuneko Alorra, Iberdrola, Gas, Vodafone eta Telefónica.»

Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Iruñean, 2023ko urriaren 11n.–Alkatea, María Cristina Ibarrola Guillén.

Iragarkiaren kodea: L2314965