2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BURLATA
Deialdia, euskara ikasteko dirulaguntzak emateko (2023-2024 ikasturtea). Laburpena
Dirulaguntzen Datu Base Nazionala (identif.): 723820.
Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Horren testu osoa datu base nazionalean aurki daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/es/convocatoria/723820).
Burlatako Udalak, bere Euskara Arloaren bitartez, euskararen ikaskuntza sustatzeko jarduerak bultzatzea proposatzen du, horrek sortzen dituen gastuen zati bat finantzatuz.
Hori ikusita, Burlatako Udalak dirulaguntzak emango dizkie, norgehiagoka-erregimenean, Burlatan erroldatuta dauden pertsona guztiei, baldin eta euskara ikasteko ikasketak 2023ko irailaren 1etik 2024ko abuztuaren 31ra bitartean egiten badituzte.
Deialdi honetan aurreikusi ez den guztirako, Burlatako Udalaren Dirulaguntzei buruzko Ordenantza Orokorra aplikatuko da (2021eko abuztuaren 9ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala, 185. zenbakia), Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 6ko 6/1990 Foru Legea, eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorra.
Deialdi osoaren testua herritarren eskura dago www.burlada.es webgunean eta udal-bulegoetan.
Eskaerak aurkezteko epea 2024ko irailaren 1etik 30era izanen da.
Burlatan, 2023ko urriaren 26an.–Alkatea, Berta Arizkun González.
Iragarkiaren kodea: L2315423