2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ETXARRI ARANATZ
Deialdia, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapenak
Kalifikazio epaimahaiak proposamen bat egin du honako deialdi honetan: deialdia, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziari dagozkion lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedatutakoaren arabera. Deialdi hori onetsi zen Etxarri Aranazko Udaleko osoko bilkurak 2022ko azaroaren 16an hartutako erabaki baten bidez, eta 2022ko 263. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 30ean. Alkatetzaren 2023ko urriaren 17ko ebazpen baten bidez onesten da Etxarri Aranazko Udal Musika Eskolaren zerbitzuko langile lan-kontratudun finkoak kontratatzea lanaldi erdian. Hona hemen lanpostuen esleipena:
Biolin irakaslea (5A lanpostua).–Jon Makuso Arrizabalaga.
Orkestra irakaslea (6A lanpostua).–Iker Urreta Fernández.
Akordeoi irakaslea (8A lanpostua).–Francisco Javier Asensio Igoa.
Kantu irakaslea (8A lanpostua).–Itziar Maiz Larramendi.
Txistu irakaslea (9A lanpostua).–Alejandro Martínez Aranaz.
Zeharkako txirula irakaslea (10A lanpostua).–Ibon Ariznabarreta Barriga.
Bateria irakaslea (11A lanpostua).–Xabier Olcoz Pascual.
Aditzera ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan. Halaber, ohartarazten da ebazpenaren aurka jar daitezkeela:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman zuen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenduko zaiona administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari, bi hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
Etxarri Aranatzen, 2023ko urriaren 18an.–Alkatea, María Saez de Albeniz Bregaña.
Iragarkiaren kodea: L2315010