229. ALDIZKARIA - 2023ko azaroaren 3a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

931E/2023 EBAZPENA, urriaren 24koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana zeinaren bidez ingurumen txosten estrategikoa egiten baita Zabaltzako Udal Planaren aldaketari buruz, Arraitzako Kontzejuko 4. poligonoko 67. lurzatiari eragiten diona. Aldakea bertako udalak sustatu du.

Udal Planaren aldaketa horri hasierako onespena eman zitzaion Zabaltzako Udalaren Osoko Bilkurak 2023ko martxoaren 9an hartutako erabakiaren bidez, eta jendaurrean jarri zen 2023ko 59. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 23koan, argitaratutako iragarki baten bidez.

Zabaltzako Udal Plana Arraitzako Kontzejuko 4. poligonoko 67. lurzatian aldatzearen helburua da hango lurren kalifikazioa aldatzea; izan ere, gaur egun, lurzoru urbanizaezina da, nekazaritzako produktibitate ertainekoa, eta hiri-lurzoru finkatu gisa birkalifikatu nahi da.

67. lurzatiak 1.009,47 m²-ko azalera du, eta erabilera hauek ditu: etxebizitza, ataripea eta zoladura. Hiri-bilbeari jarraipena ematen dio, eta zerbitzu-sareak ditu. Ez du balio natural nabarmenik.

Dokumentazioa aztertuta, Biodibertsitatearen Zerbitzuak egindako txostenean adierazi du ingurumen ebaluazio estrategiko sinplifikatuaren prozedura behar bezala gauzatu dela, eta proposatu du aldeko ingurumen txosten estrategikoa egitea, ingurumen ukipen nabarmenik eragiten ez duela iritzita.

Adierazitakoarekin bat, eta honako hauek ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikulua, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura ezartzen duen Nafarroako Foru Komunitateko Lehendakariaren abuztuaren 17ko 10/2023 Foru Dekretua, eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren oinarrizko egitura ezartzen duen abuztuaren 30eko 74/2023 Foru Dekretua,

EBAZTEN DUT:

1. Ingurumen txosten estrategikoa egiten da, aldekoa, Zabaltzako Udal Planaren aldaketari buruz, Arraitzako Kontzejuko 4. poligonoko 67. lurzatiari eragiten diona. Aldaketa bertako udalak sustatu du.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen hau Hirigintza Atalari eta Zabaltzako Udalari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2023ko urriaren 24an.–Ingurumeneko zuzendari nagusia, Ana Bretaña de la Torre.

Iragarkiaren kodea: F2315187