229. ALDIZKARIA - 2023ko azaroaren 3a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

344/2023 EBAZPENA, urriaren 6koa, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baita Malerrekako Zerbitzu Orokorren Mankomunitateak eskatutako lankidetza-araubidea, eta jendaurrean jartzen baita "Donamariako ur-hartunea Mendaurko soluzioan sartzea" proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda eta proiektua.

Malerrekako Zerbitzu Orokorren Mankomunitateak lankidetza eskatu dio Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiari nahitaezko desjabetzearen arloan, "Donamariako ur-hartunea Mendaurko soluzioan sartzea" proiektuko obrak gauzatzeko.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 47.4 artikuluan ezarritakoarekin bat, udalerriei aitortutako ahalmen eta prerrogatibak mankomunitateei ere aplikatzekoak izanen dira, galarazi gabe Nafarroako Foru Komunitateak desjabetze ahalmena erabiltzea, nahitaez okupatu beharreko ondasunak udalerri batean baino gehiagotan daudenean, dagokion mankomunitateak eskatuta eta haren onurarako.

Bestalde, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 10. artikuluan eta aurreko paragrafoan aipatutako Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 215.2 artikuluan xedatutakoaren arabera, tokiko obra-planei eta zerbitzuei dagozkien obra proiektuak onesteak berarekin dakartza onura publikoaren deklarazioa eta haietan dauden ondasunak okupatu beharra, nahitaezko desjabetzearen ondorioetarako.

Horrenbestez, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 18. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, eta Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 263/2019 Foru Dekretuak esleitu dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Malerrekako Zerbitzu Orokorren Mankomunitateak "Donamariako ur-hartunea Mendaurko soluzioan sartzea" proiekturako desjabetze-prozedura izapidetzeko eskatutako lankidetza-araubidea onestea eta hura onuradun deklaratzea desjabetze-espedientean.

2. Hamabost egunez jendaurrean jartzea proiektua eta hark ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda, hemen ondotik ematen dena, horrela proiektuak ukitzen dituztela uste dutenek aukera izan dezaten egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkezteko eta idatziz emateko argitaratzen den zerrendan egindako akatsak zuzentzeko behar diren datuak, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusian (Arrieta kalea 12, 3. solairua, 31002 Iruña) Malerrekako Zerbitzu Orokorren Mankomunitatean (Zazpigurutze kalea 2, behea, 31740, Doneztebe), eta Donamariako eta Doneztebeko udaletxeetan, non proiektuaren eta lurzatien planoen kopia bat eskura izanen baita.

3. Ebazpen hau, ukitutako ondasun eta eskubideen zerrendarekin batera, argitara emanen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Donamariako eta Doneztebeko udaletxeetako iragarki tauletan eta Malerrekako Zerbitzu Orokorren Mankomunitatekoan. Orobat, iragarki bat argitaratuko da Foru Komunitateko bi egunkaritan.

Iruñean, 2023ko urriaren 6an.–Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusia, Jesús María Rodríguez Gómez.

DONAMARIAKO UR-HARTUNEA MENDAURKO SOLUZIOAN SARTZEA

Ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda

FINKAREN KODEA

TITULARRA/K

UKIPENAK

KATASTROA

Luzera /

zortasuna

Kutxatila

Aldi baterako okupazioa

Poligonoa

Lurzatia

Deskribapena

m

m²

un.

m²

m²

Donamariako udal mugartea

DO-1

Saturnino Mindeguia López

8

24

-

-

84

2

356

Belardia

DO-2, 3

M.ª Carmen San Martín Lucambio

71

213

-

-

709

2

374

Belardia

DO-4

M.ª Carmen San Martín Lucambio

146

438

1

4

1741

2

266

Belardia

DO-6

Esteban Mutuberria Aguerralde

129

387

1

4

1202

2

115

Belardia

DO-7

Juan José Urroz Tellechea

41

123

-

-

405

2

182

Belardia

DO-8

Juan José Urroz Tellechea

166

498

3

12

1657

2

181

Belardia

DO-9

M.ª Carmen Peralta Urquiaga

141

423

2

8

-

2

180

Belardia

DO-9 BIS

Concepción Lizasoain Adansa

1415

DO-10

M.ª Carmen Peralta Urquiaga

7

21

1

4

-

2

84

Belardia

DO10 BIS

Concepción Lizasoain Adansa

70

DO-11, 12, 13

M.ª Carmen Peralta Urquiaga

133

399

1

4

-

2

171

Belardia, fruta-arbolak eta elkorra

DO-11, 12, 13 BIS

Kibbi SAT 701NA

1081

DO-14, 15, 16

M.ª Carmen Peralta Urquiaga

180

540

-

-

172

2

138

Fruta-arbolak eta baratzea

DO-14, 15 BIS

Kibbi SAT 701NA

1047

DO-17

M.ª Carmen Peralta Urquiaga

-

-

-

-

45

2

137

Baratzea

DO-18

M.ª Carmen Peralta Urquiaga

49

147

1

4

404

2

132

Lurzorua

DO-19

M.ª Carmen Peralta Urquiaga

25

75

-

-

220

2

131

Lurzorua

DO-20

Donamariako Udalaren herri-lurrak

55

165

-

-

661

2

133

Larreak

Doneztebeko udal mugartea

SA-1

Eugenio José Canals-Echenique de Febrer

49

147

1

4

-

2

429

Oihana, larreak

SA-1 BIS

José Belarra Arozamena

485

SA-2

Eugenio José Canals-Echenique de Febrer

187

561

-

-

-

2

430

Belardia

SA-2 BIS

José Belarra Arozamena

1874

SA-3, 4, 6

Eugenio José Canals-Echenique de Febrer

597

1791

1

4

-

2

762

Belardia eta larreak

SA-3, 4, 6 BIS

José Belarra Arozamena

8273

SA-5

Juan M.ª Apezteguia Ruiz

15

45

-

-

144

2

424

Larreak

SA-7

Doneztebeko Udala

23

69

1

4

303

2

764

Bidea eta larreak

SA-8

Nekane Ezcurra Sarratea

205

615

-

-

2065

2

766

Belardia

Francisco José Ezcurra Sarratea

SA-9,10

Miguel M.ª Oteiza Laurnaga

123

369

2

8

-

2

468

Askotariko zuhaitzak eta belardia

SA-9, 10 BIS

Santiago Mindeguia Ríos

1228

SA-11, 12

Miguel M.ª Oteiza Laurnaga

79

237

1

4

818

2

504

Oihana, larreak

Iragarkiaren kodea: F2314542