1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
EPATZE DEIA, 374/2023 prozedura arruntean, zeina abiarazi baita Hezkuntzako kontseilariaren abuztuaren 3ko 376E/2023 Foru Aginduaren aurka. Foru agindu horren bidez gora jotzeko errekurtsoak ezetsi ziren, honako hauen aurkakoak: Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoko zurgin-lanen eta altzarien fabrikazioa eta instalazioa espezialitateko (gaztelania) oposizioaldiko behin betiko kalifikazioen aurkakoa eta Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren abuztuaren 2ko 163/2022 Ebazpenaren aurkakoa.
Hezkuntza Departamentuko idazkari tekniko nagusiaren ofizioaren bidez, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara bidali behar da 374/2023 prozedura arruntari dagokion administrazio espedientea, Francisco Javier Azcona Martínez jaunak Hezkuntzako kontseilariak abuztuaren 3ko 376E/2023 Foru Aginduaren gainekoa. Foru agindu horren bidez gora jotzeko errekurtsoak ezetsi ziren, honako hauen aurkakoak: Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoko zurgin-lanen eta altzarien fabrikazioa eta instalazioa espezialitateko (gaztelania) oposizioaldiko behin betiko kalifikazioen aurkakoa eta Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren abuztuaren 2ko 163/2022 Ebazpenaren aurkakoa. 163/2022 ebazpen hori Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren abenduaren 18ko 302/2020 Ebazpenaren ingurukoa da, zeinaren bidez hautapen prozedura onesten baita Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoan sartzeko, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko lanpostuetan.
Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluaren arabera, iragarki honen bidez dei egiten zaie Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoko zurgin-lanen eta altzarien fabrikazio eta instalazioaren espezialitatean (gaztelania) interesa duten guztiei, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan ager daitezen, argitaratu ondoko bederatzi egun balioduneko epean.
Iruñean, 2023ko urriaren 26an.–Idazkari tekniko nagusia, Beatriz Ayerra Gamboa.
Iragarkiaren kodea: F2315255