229. ALDIZKARIA - 2023ko azaroaren 3a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

1155/2023 EBAZPENA, urriaren 24koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, 200/2023 prozedura laburtuari dagokion administrazio-espedientea Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 3. Epaitegira igortzen duena. Espedientea María Rita Munárriz Larrión andreak jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari dagokio.

María Rita Munárriz Larrión andreak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri du Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 3. Epaitegian Osasuneko kontseilariaren martxoaren 21eko 75/2023 Foru Aginduaren aurka, foru agindu horren bidez ezetsi baitzen Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak abenduaren 21ean emandako 2751E/2022 Ebazpenaren aurka jarri zuen gora jotzeko errekurtsoa. Ebazpen horrek Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko erizainen 41 lanpostu, gehienez, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zuen.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 48.4 artikuluarekin bat, epaitegiak eskatu du administrazio espedientea igor diezaiotela eta epatzeko deiak egin daitezela, lege horren 49. artikuluan ezarri bezala.

Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 3. Epaitegiari igortzea 200/2023 prozedura laburtuari dagokion administrazio-espedientea. Espedientea María Rita Munárriz Larrión andreak Osasuneko kontseilariaren martxoaren 21eko 75/2023 Foru Aginduaren aurka jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari dagokio, foru agindu horren bidez ezetsi baitzen Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak abenduaren 21ean emandako 2751E/2022 Ebazpenaren aurka jarri zuen gora jotzeko errekurtsoa. Ebazpen horrek Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko erizainen 41 lanpostu, gehienez, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zuen.

2. Ebazpen hau balizko interesdunei jakinaraztea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuz, eta haiek epatzea autoetan demandatu gisa agertu ahal izan daitezen aipatutako epaitegian bederatzi eguneko epean, honako hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

3. Ebazpen hau igortzea Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuko Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzura eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Lanpostuetarako Kontratazioa, Sarrera eta Betetzea Kudeatzeko Zerbitzura eta Araubide Juridikoaren Zerbitzura, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2023ko urriaren 24an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Jesús Alfredo Martínez Larrea.

Iragarkiaren kodea: F2315106