229. ALDIZKARIA - 2023ko azaroaren 3a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

131/2023 FORU AGINDUA, urriaren 19koa, Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez izendatzen baitira Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuaren IFZri lotutako ziurtagiri digitala eduki behar duten pertsonak, departamentu horren ordezkari gisa aritzeko.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legeak indarra hartzeak egoera berria ekarri du administrazio publiko guztien funtzionamenduan.

Urriaren 1eko 39/2015 Legeak azpimarratzen duen alderdietako bat da jakinarazpenak bitarteko elektronikoen bidez egitea, nahitaezkoa baita pertsona juridikoei egiten zaizkien jakinarazpenetarako. Egia da urriaren 1eko 40/2015 Legean jasotako bide eta aplikazio telematikoen bitartez komunikatu behar dutela administrazio publikoek, eta gainerako pertsona juridikoen aldean tratamendu berezia izan behar dutela, kontuan hartuta izaera juridiko desberdina dutela. Nolanahi ere, praktikotasunaren aldetik komeni da, zenbait aplikaziotara sartzeko, departamentu eta menpeko erakunde autonomo bakoitzaren ordezkariaren sinadura elektronikoa izatea, baita Nafarroako Gobernuarena berarena ere, haien kudeaketa haietako bakoitzari esleituta.

Adierazitakoarekin bat, Nafarroako Gobernuak 2017ko martxoaren 29an hartutako Erabakiaren bidez, kontseilariei baimena eman zitzaien izenda ditzaten, foru agindu baten bidez, beren departamentu eta erakunde autonomoen ordezkari gisa aritzeko ziurtagiri digitala eduki behar duten pertsonak.

Orobat, xedatu zen ezen hala egindako izendapenak noiznahi ere errebokatu daitezkeela.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuaren ordezkari gisa aritzeko departamentu horren IFZri lotutako ziurtagiri digitala eduki behar duten pertsonak Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak emandako foru agindu hauen bidez izendatu ziren: abenduaren 9ko 152/2021 Foru Agindua, maiatzaren 11ko 96/2022 Foru Agindua eta urriaren 19ko 222/2022 Foru Agindua.

Orain, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura ezartzen duen Nafarroako Foru Komunitateko lehendakariaren abuztuaren 17ko 10/2023 Foru Dekretuan eskumen-antolaketa berria ezarri da, eta, ondorioz, beharrezkoa da Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuaren IFZri lotutako ziurtagiri digitala eduki behar duten pertsonak izendatzea, departamentu horren ordezkari gisa aritzeko.

Azaldutakoarekin bat, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legeak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Indarrik gabe uztea Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren abenduaren 9ko 152/2021 Foru Aginduaren bidez, maiatzaren 11ko 96/2022 Foru Aginduaren bidez eta urriaren 19ko 222/2022 Foru Aginduaren bidez egin ziren izendapenak, haien bidez izendatu baitziren Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuaren IFZri loturiko ziurtagiri digitala eduki behar zuten pertsonak, departamentu horren ordezkari gisa aritzeko.

2. Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuaren IFZri loturiko ziurtagiri digitala eduki behar duten pertsonak izendatzea, departamentu horren ordezkari gisa aritzeko:

–Iñaki Chourraut Aguirre jauna, Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuko idazkari tekniko nagusia.

–Nerea Idoya Guruceaga Lizarraga andrea, Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Idazkaritza eta Dokumentazio Bulegoko burua.

–Laura Aguado Escribano andrea, Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari atxikitako administraria.

3. Foru agindu hau Idazkaritza Tekniko Nagusiko Estatistiken eta Informazio Kudeaketaren Atalera eta interesdunei igortzea.

4. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2023ko irailaren 19an.–Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilaria, Félix Taberna Monzón.

Iragarkiaren kodea: F2314966