226. ALDIZKARIA - 2023ko urriaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERDIALDE-MAIRAGAKO MANKOMUNITATEA

Aldaketa, Mankomunitatearen Estatutuetako 21. artikuluan. Behin betiko onespena

Mairagako Mankomunitateko Batzar Orokorrak, 2022ko ekainaren 22an egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Estatutuetako 21. artikuluaren aldaketa.

Hasierako onespena hilabetez egon zen jendaurrean Mankomunitateko udalen idazkaritzetan, aldez aurretik iragarki-tauletan argitaratuta, eta epe horretan inork ez zuen alegaziorik, kexarik edo oharrik aurkeztu.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak aldeko txostena eman zuen Estatutuen aldaketa horri buruz.

Gero Mairagako Mankomunitateko udalen osoko bilkuretara eraman zen onesteko, eta haietatik bi herenek baino gehiagok alde bozkatu zuten. Beraz, testu osoa argitaratzen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, bete beharrez uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 50. artikuluko 6. puntuan xedatutakoa (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Tafallan, 2023ko urriaren 18an.–Alkate udalburua, Carlos Alcuaz Monente.

ALDAKETA. ERDIALDE-MAIRAGAKO MANKOMUNITATEAREN ESTATUTUAK

21. artikulua. Batzorde Iraunkorreko kideen osaera eta izendapena.

1. Batzorde Iraunkorrak kide hauek izanen ditu:

a) 2.000 biztanletik gorako udalek ordezkari bana izanen dute eta 7.000 biztanletik gorako udalek bina ordezkari izanen dituzte. Batzordekide guztiak Batzarreko kideak izanen dira.

Udalerriak ordezkari bat duenean Batzarrean, hura izanen da Batzorde Iraunkorreko kidea, eta Batzarrean duen ordezkaritza-portzentajea izanen du Batzorde Iraunkorrean ere.

Batzarrean bi ordezkari edo gehiago dituzten udalerriek osoko bilkuran hautatu behar dituzte Batzorde Iraunkorrerako ordezkariak, eta hartan erabakiko dute zer ordezkaritza-portzentaje duten.

a) Bi kide batzarrean, 2.000 biztanletik beherako udalerriak multzokatzen dituzten hiru eremuetako bakoitzaren ordezkari. Honako hauek dira eremuak:

Iparraldea: Barasoain, Garinoain, Leotz, Oloritz, Orisoain, Puiu eta Untzue.

Erdialdea: Beire, Murillo el Cuende, Pitillas, San Martin Unx eta Uxue.

Hegoaldea: Mélida, Murillo el Fruto eta Santakara.

Batzar Orokorra eratzeko bilkura egin ondoren, eta Mankomunitateko idazkariaren aurrean, eremu bakoitza Batzar Orokorrean ordezkatzen duten kideak elkartuko dira eta izendatuko dituzte, horien artetik, Batzorde Iraunkorreko kide izanen direnak, eremu bakoitzaren ordezkari, eta erabakiko dute zer ordezkaritza-portzentaje duten hartan.

2. Mankomunitateko lehendakaria izanen da goian aipatutako kideetako bat, eta beti izanen da Batzorde Iraunkorreko kide, dagokion udalerri edo eremuaren ordezkari.

3. 2.000 biztanletik beherako udalerri berriak Mankomunitatean sartzeko eta biztanleria hori kopuru horren azpitik uzten duen egungo udalerriren bat galtzeko, beharrezkoa izanen da aurreko 1. puntuan zehaztutako hiru eremuetatik geografikoki hurbilen dagoen eremuan sartzea, Batzorde Iraunkorrean izanen dituen ordezkariak zehazteko.

Iragarkiaren kodea: L2314739