226. ALDIZKARIA - 2023ko urriaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VIANA

Deialdia, larrialdi sozialean dauden pertsonei edo familiei 2024an zuzeneko prestazio ekonomikoak emateko. Laburpena

DDBN (identifikazioa): 722620.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin; haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/722620).

Vianako Udalak, 2023ko urriaren 19an egin bilkuran, onetsi zituen deialdiaren oinarriak larrialdi sozialean dauden pertsonei edo familiei zuzeneko prestazio ekonomikoak emateko. 2024. urtea.

Lehena.–Onuradunak. Larrialdietarako laguntza hauek eskuratzen ahalko dituzte norbanakoek, familiek eta bizikidetzako familia-unitateek, gizarte-bazterketa egoeran daudenean edo horretarako arriskua dutenean eta 4. oinarrian ezarritako baldintzak betetzen badituzte.

Bigarrena.–Xedea. Ekonomikoki laguntzeko tresna bat sortzea, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuko Gizarte Lan profesionalaren osagarri, Vianan bizi diren pertsona eta/edo familientzat, baldin eta, ekonomiaren eta/edo gizarte eta osasunaren arloetan premia egiaztatuak izanik, gizarteratzeko oinarrizko beharrei aurre egiteko zailtasun handiak badituzte.

Krisi egoeretan esku-hartzea, inguruabar horiek okerragora egin ez dezaten edo kroniko bilaka ez daitezen.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak:

https://www.viana.es/transparencia/contrataciones-convenios-subvenciones-y-costes-de-los-servicios/contratos-convenios-y-subvenciones/convocatorias-de-subvenciones/

Laugarrena.–Zenbatekoa. Laguntzetarako dagoen diru zenbatekoa, guztira: 20.000 euro.

Bosgarrena.–Eskaerak aurkezteko epea. Larrialdi sozialean daudenendako prestazio ekonomikoaren eskaerak Vianako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetan aurkeztuko dira urtebeteko epean zehar, abenduaren 31 arte, aurrekontuan behar den dirua badago.

Vianan, 2023ko urriaren 20an.–Alkate udalburua, Yolanda González García.

Iragarkiaren kodea: L2315018