226. ALDIZKARIA - 2023ko urriaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VIANA

Ordenantza fiskala, tasak arautzen dituena herriko jabari publikoaren erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia egiteko, energia elektrikoa garraiatzeko eta banatzeko instalazioentzat, gasbideentzat eta bestelako oliobideentzat. Deuseztatzea

Vianako Udalak, 2023ko urriaren 19an egin ohiko osoko bilkuran, onetsi zuen deuseztatzea Ordenantza fiskala, tasak arautzen dituena herriko jabari publikoaren erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia egiteko, energia elektrikoa garraiatzeko eta banatzeko instalazioentzat, gasbideentzat eta bestelako oliobideentzat. Ordenantza 2022ko 262. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 30ean, jarraikiz Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren administrazioarekiko Auzien Salak emandako 273/2023 epaiari (94/2023 prozedura arruntari buruzkoa).

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Vianan, 2023ko urriaren 20an.–Alkatea, Yolanda González García.

Iragarkiaren kodea: L2314985