226. ALDIZKARIA - 2023ko urriaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Elkano-Ibiriku-Eguesibar aldeko AR-2 banaketa eremuko 6. intsularen xehetasun azterlana. Behin betiko onespena

Eguesibarko Udalak, 2023ko irailaren 6an egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen Elkano-Ibiriku-Eguesibar aldeko AR-2 banaketa eremuko 6. intsularen xehetasun azterlana, Luis Lauroba Olloquiegui arkitektoak idatzia eta Disintex 2021 SLk sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan ezarritakoaren arabera, argitara ematen dira iragarki hau eta aipatu xehetasun-azterketa, eranskin gisa.

Sarrigurenen (Eguesibar), 2023ko urriaren 20an.–Alkatea, Xuriñe Peñas López.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2315027