226. ALDIZKARIA - 2023ko urriaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UDABE-BERAMENDIKO KONTZEJUA

Ordenantza, herri-basoan sartzeko pisten erabilera arautzen duena. Hasierako onespena

Udabe-Beramendiko Kontzejuak, 2023ko irailaren 28an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Udabe-Beramendiko Kontzejuko herri-basoan sartzeko pisten erabilera arautzen duen ordenantza. Erabakia jendaurrean paratzen da hilabetean, iragarkia argitaratu ondoren Nafarroako Aldizkari Ofizialean, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Udaben, 2023ko urriaren 19an.–Kontzejuburua, Imanol Biurrarena Barrenetxea.

Iragarkiaren kodea: L2314809