226. ALDIZKARIA - 2023ko urriaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

Deialdia, laguntza ekonomikoak emateko, banakako ebaluazioaren bidez, 2023. urtean gizarte larrialdian izan diren Tafallako pertsonei eta/edo familiei. Laburpena

DDBN (identifikazioa): 722623.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin; haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/722623).

Onuradunak: Tafallan erroldaturik egonik, Tafallako Udaleko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuaren programaren batean dauden pertsonak, ez dutenak behar adinako baliabide ekonomiko propiorik, ez eta sostengu soziofamiliarrik ere, ezinbestean eta nahi gabe pairatutako ezbeharrari aurre egiteko.

Xedea: pertsonen eta/edo familien oinarrizko beharrei erantzutea, eremu hauetan:

–Etxebizitza eta jabeen erkidegoa.

–Etxebizitzaren oinarrizko hornidurak.

–Nutrizioa eta higienea.

–Osasunarekin lotura duten laguntzak.

–Helduen prebentzio, gizarteratze eta prestakuntzako beharrei erantzutea.

–Txikilandia udal ludoteka.

–Tafallako Haur Eskola.

–Eskolako materiala.

Oinarri arautzaileak: Dirulaguntzen Base Nazionalean eta Tafallako Udalaren Bulego Bakarrean (Nafarroa plaza 5, 31300 Tafalla), edo www.tafalla.es web-orrian eta 2019ko 29. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 12koan.

Zenbatekoa: 1.350 euro. Deialdiko laguntzak partida honen bidez finantzatuko dira: "0-23111-4800000 Gizarte-larrialdietarako transferentziak".

Eskaerak aurkezteko epea: Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik 2023ko azaroaren 30era arte, baldin aurrekontuko kontsignazioa mantentzen bada.

Dirulaguntzaren organo kudeatzailea: Tafallako Oinarrizko Gizarte Zerbitzua.

Tafallan, 2023ko urriaren 19an.–Gizarte Zerbitzuen Arloko zinegotzi ordezkaria, Gonzalo Ibarrola Inchusta.

Iragarkiaren kodea: L2315019