226. ALDIZKARIA - 2023ko urriaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

Deialdia, 2023ko udan euskarazko kanpaldietara joateko laguntzena. Laburpena

DDBN (identifikazioa): 722589.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin; haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/722589).

Onuradunak: Tafallan erroldatutako familiak. Euskarazko udako kanpaldietan egoteari dagokion gastua lagunduko da diruz, 2023ko uztailetik irailera bitartean egindako kanpaldiak direnean.

Xedea: laguntzea euskarazko hizkuntza ereduko kanpaldietara joan ahal izateko, jolasari, kirolari eta/edo naturarekiko harremanari lotuta dauden kanpaldiak direnean.

Oinarri arautzaileak: Dirulaguntzen Base Nazionalean eta Tafallako Udaleko Bulego Bakarrean (Nafarroa plaza 5, 31300 Tafalla) edo www.tafalla.es webgunean.

Zenbatekoa: 1.400 euro.

Eskaerak aurkezteko epea: 15 egun baliodunekoa izanen da, laburpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Tafallan, 2023ko urriaren 19an.–Zerbitzu Soziokulturalen eta Kirol Zerbitzuen Arloko zinegotzi ordezkaria, Gonzalo Ibarrola Intxusta.

Iragarkiaren kodea: L2315017