226. ALDIZKARIA - 2023ko urriaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAN ADRIÁN

Jarduera-lizentziaren eskaera.
Kafetegia-ogi saltokia

Aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela hogei egun baliodunean, udal bulegoetan, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten jarduerak ukitutakoek. Hori guztia, bete dadin abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea (zeinaren bidez arautzen baitira ingurumenean eragina duten jarduerak), bai eta martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretua ere (zeinaren bidez onesten baita lege hori garatzeko Erregelamendua).

Sustatzailea: Santiago Tomás Peralta.

Jarduera: kafetegia-ogi saltokia.

Tokia: Lizarrako errepidea, 22, behea.

San Adrianen, 2023ko urriaren 16an.–Alkatea, Marta Ezquerra Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2314684