226. ALDIZKARIA - 2023ko urriaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ODIETA

Bake epailearen eta haren ordezkoaren karguak hutsik

Udalerri honetako bake epaile titularraren eta ordezkoaren izendapenaren epea bukatzear dagoenez, eta Bake Epaileei buruzko 3/1995 Erregelamenduan eta Botere Judizialari buruzko Lege Organikoan xedatua bete dadin, hamabost egun balioduneko epea ireki da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, legeak eskatzen dituen gaitasun eta bateragarritasun baldintzak bildurik, interesdun orok eskabidea aurkez dezan udal bulegoetan.

Ezin izanen dira izendatu Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 389. artikuluan eta hurrengoetan ezarritako ezintasun eta bateraezintasun kasuren batean daudenak, salbu eta jarduera profesionaletan edo merkataritzakoetan edo irakaskuntzan ari badira.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Erripan (Odieta), 2023ko urriaren 23an.–Alkatea, Alberto Urdániz Elizondo.

Iragarkiaren kodea: L2315038