226. ALDIZKARIA - 2023ko urriaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Aldaketa, Zuluetako 3. eremuko UE-3.4 exekuzio unitatean. Behin betiko onespena

Noain Elortzibarko Udalak, 2023ko urriaren 10ean egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi du aldaketa xehatua egitea Zuluetako 3. eremuko UE-3.4 exekuzio unitatean, Inversiones Polandrius SLUk sustatua.

Argitara ematen da Udal Planaren aldaketa, aplikatu beharrez ezarririk dagoena uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina) eta apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 70.2 artikuluan (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legea).

Noain Elortzibarren, 2023ko urriaren 17an.–Jarduneko alkate udalburua, Francisco Javier Erro Lacunza.

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2314997