226. ALDIZKARIA - 2023ko urriaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Hiri-jarduketarako plan berezia, Noaingo UE-4.4 unitatean. Behin betiko onespena

Noain Elortzibarko Udalak, 2023ko urriaren 10ean egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi du hiri-jarduketarako plan berezi bat Noaingo UE-4.4 unitatean, zeina sustatu baitute Ultzama Ibaiaren kaleko 4ko jabekideek eta Ultzama Ibaiaren pasealekuko 6-12ko jabekideek (3553/2021 espedientea).

Alkatetzaren 2023ko ekainaren 29ko ebazpen baten bidez onetsi zen hasiera batez, eta onespenaren iragarkia 2023ko uztailaren 27ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara. Jendaurreko aldian, inork ez du alegaziorik aurkeztu.

Argitara ematen da, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Legearen testu bateginaren 79. artikuluarekin (1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsitako testu bategina). Erabaki hau interesdunen eskura egonen da Udalaren egoitza elektronikoan.

Noain Elortzibarren, 2023ko urriaren 11n.–Jarduneko alkate udalburua, Francisco Javier Erro Lacunza.

Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2314992