226. ALDIZKARIA - 2023ko urriaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IZABA

Aldaketa, Eraikingintza-ordenantzaren 29. artikuluan. Behin betiko onespena

Izabako Udalak, 2020ko ekainaren 17an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea Izabako Udal Plan Orokorreko Eraikingintza-ordenantzaren 29. artikuluan. Iragarkia 2020ko 162. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 23an.

Jendaurreko aldia iragan da inork aurkeztu gabe haren aurkako alegazio, kexa edo oharrik; hortaz, behin betiko onetsirik gelditzen da Udal Plan Orokorreko Eraikingintza-ordenantzaren 29. artikuluaren aldaketa.

Aldaketa horretan sartzen den hirigintzako araudia argitaratzen da, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan xedatutakoarekin bat (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Izaban, 2023ko urriaren 20an.–Alkateordea, Carlos Anaut Abadía.

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2315034