226. ALDIZKARIA - 2023ko urriaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IZABA

Jarduerarako lizentziaren eskaera jendaurrean egoteko epearen luzapena. Gaztandegia

Izabako alkateordeak, 2023ko urriaren 17an, alkatetzaren ebazpen hau eman zuen:

"Ikusirik Izabako Udalak, 2014ko urriaren 9ko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuela Izabako 1. poligonoko 451. lurzatiko finkak normalizatzeko proiektua. (2023ko 33. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, otsailaren 16koa).

Ikusirik 2023ko apirilaren 14an argitaratutako iragarkiaren bidez (76. Nafarroako Aldizkari Ofiziala) behin betiko onetsi zela Izabako 1. poligonoko 451. lurzatiko finkak normalizatzeko espedientea.

Ikusirik 2023ko maiatzaren 9an argitaratu zela 96. Nafarroako Aldizkari Ofizialean sustatzaileak (Largintia SL) Izabako 1. poligonoko 451. lurzatian gazta egin eta saltzeko jarduerarako egindako eskaera, eta horretarako ezarritako epean ez dela inolako alegazio-idazkirik aurkeztu; eta egokitzat jota espedientea jendaurrean egoteko epea luzatzea, kontuan izanik zenbat denbora iragan den espediente honen beharrezko administrazio-izapidea egiteko, eta ikusirik aholkulari juridikoak 2023ko urtarrilaren 26an, apirilaren 3an eta maiatzaren 4an eginiko txostenak, jarduera-lizentzia izapidetzen hasteari buruzkoak,

EBATZI DUT:

1. Berriz ere egitea, aldi berean, hamar egunez jendaurrean jartzeko eta mugakideei entzuteko izapideak, Largintia SLk Izabako (Nafarroa) udal mugarteko 1. poligonoko 451. lurzatian sustatu duen gaztandegiaren jardueraren proiektuari dagokionez, ebazpen hau argitaratuz Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Ondorio horietarako, espedientea interesdunen eskura egonen da Izabako Udaleko bulegoetan (Izarjentea kalea 1), eta epe horretan zilegi izanen da idatziz nahi adina alegazio aurkeztea.

2. Ebazpen hau jakinaraztea Izabako 1. poligonoko 444. lurzati eta 1. poligonoko 452. lurzati muga­kideen jabeei, behar diren ondorioak izan ditzan".

Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzendua Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, edo, bestela,

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Izaban, 2023ko urriaren 18an.–Alkateordea, Carlos Anaut Abadía.

Iragarkiaren kodea: L2314972