226. ALDIZKARIA - 2023ko urriaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IHABENGO KONTZEJUA

Ordenantza, herri-basoan sartzeko pisten erabilera arautzen duena. Hasierako onespena

Ihabengo Kontzejuak, 2023ko urriaren 3an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Ihabengo Kontzejuko herri-basoan sartzeko pisten erabilera arautzen duen ordenantza. Erabakia jendaurrean paratzen da hilabetean, iragarkia argitaratu ondoren Nafarroako Aldizkari Ofizialean, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Ihabenen, 2023ko urriaren 19an.–Kontzejuburua, María Goretti Beunza Mariñelarena.

Iragarkiaren kodea: L2314813