2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IGOAKO KONTZEJUA
Ordenantza, herri-basoan sartzeko pisten erabilera arautzen duena. Hasierako onespena
Igoako Kontzejuak, 2023ko urriaren 5ean egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Igoako Kontzejuko herri-basoan sartzeko pisten erabilera arautzen duen ordenantza. Erabakia jendaurrean paratzen da hilabetean, iragarkia argitaratu ondoren Nafarroako Aldizkari Ofizialean, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Igoan, 2023ko urriaren 19an.–Kontzejuburua, Ibai Iriarte Ariztimuño.
Iragarkiaren kodea: L2314802