226. ALDIZKARIA - 2023ko urriaren 31

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

2261/2023 Ebazpena, 2023ko urriaren 24koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana. Haren bidez agintzen da argitara dadila Gobernu Kontseiluak 2023ko urriaren 24an hartu zuen erabaki hau: "Erabakia, Nafarroako Unibertsitate Publikoko teknikarien eta kudeaketako eta administrazioko eta zerbitzuetako langileen plantilla organikoa aldatzen duena".

Unibertsitateko Estatutuetako 40. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz -2003ko maiatzaren 12ko 110/2003 Foru Dekretuaren bidez onetsi ziren-, agindua ematen dut Gobernu Kontseiluak 2023ko urriaren 24an hartutako erabakia argitaratzeko. Erabaki horren bidez, Nafarroako Unibertsitate Publikoko teknikarien eta kudeaketako eta administrazioko eta zerbitzuetako langileen plantilla organikoa aldatu da.

NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOKO GOBERNU KONTSEILUAREN ERABAKIA, NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOKO TEKNIKARIEN ETA KUDEAKETAKO ETA ADMINISTRAZIOKO ETA ZERBITZUETAKO LANGILEEN PLANTILLA ORGANIKOA ALDATZEN DUENA

1993ko abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak ezartzen du plantilla organikoa onetsi egin behar dela. Foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina, aplikatu beharrekoa Nafarroako Unibertsitate Publikoko teknikariei eta kudeaketako eta administrazioko eta zerbitzuetako langileei, Unibertsitatearen Estatutuen 106. artikuluaren arabera. Plantilla horretan, lanpostuak zerrendatu behar dira, behar bezala sailkaturik, eta adierazi behar da bakoitza zein mailari dagoen atxikia, eta, bidezkoa denean, lanpostuan aritzeko egiaztatu behar diren betebehar espezifikoak, bai eta izendapen librearen bidez bete daitezkeen lanpostuak eta erregelamenduaren arabera ezarri diren ordainsari osagarriak esleituak dauzkatenak ere.

Gobernu Kontseiluak 2009ko urriaren 6an hartu zuen erabaki baten bidez -zeina 2009ko urriaren 30ean errektoreak emandako 1600/2009 Ebazpenaren bidez argitaratu baitzen-, onetsi egin zen Nafarroako Unibertsitate Publikoko Administrazioko eta Zerbitzuetako langileen plantilla organikoa. Plantilla hori askotan aldatu da, urtero argitaratzen da, eta urte bakoitzeko abenduaren 31n dagoen egoera eta egitura organikoa islatzen ditu. Hain zuzen, 2023ko urtarrilaren 27an argitaratu zen azkenekoa, Nafarroako Aldizkari Ofizialaren 19. zenbakian, errektoreak 2023ko urtarrilaren 12an emandako 41/2023 Ebazpenaren bidez.

Zerbitzu eta unitate organiko batzuek hala eskatu baitute, beharrezkoa da plantilla organikoan zenbait aldaketa egitea, zerbitzu eta unitate horien benetako beharretara egokitzeko.

Proposamena Negoziazio Mahaian aurkeztuta, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoan ordezkaritza duten sindikatuei entzun ondoren, hau da kudeatzaileak, 2023ko urriaren 24an egindako bileran, Gobernu Kontseiluari proposatu dion,

ERABAKIA:

Lehenbizikoa.–Nafarroako Unibertsitate Publikoko teknikarien eta kudeaketako eta administrazioko eta zerbitzuetako langileen plantilla organikoaren aldaketak onestea. Eranskin gisa gehitu den memorian daude aldaketa horiek.

Bigarrena.–Erabaki hau Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki ohol elektronikoan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Hirugarrena.–Erabaki honek Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki ohol elektronikoan argitaratzen den egunean hartuko du indarra.

Laugarrena.–Erabaki honen aurka zilegi da berraztertzeko errekurtsoa aurkeztea Gobernu Kontseiluari zuzendua, hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako maila bereko epaitegietan, bi hilabeteko epean, biak ere argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita."

Iruñean, 2023ko urriaren 24an.–Errektorea, Ramón Gonzalo García.

ERANSKINA.–MEMORIA: NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOKO TEKNIKARIEN ETA KUDEAKETAKO ETA ADMINISTRAZIOKO ETA ZERBITZUETAKO LANGILEEN PLANTILLA ORGANIKOAREN ALDAKETAK. 2023 URTEKO EKITALDIA

A) Egitura.

A.1. Unitate Organikoen amortizazioa.

Unitate organiko hau amortizatu da:

–Kudeatzailetza / Zerbitzu Juridikoa / Aholkularitza Juridikorako Atala.

Justifikazioa: zerbitzua berregituratu ondoren, atala desagerrarazi da, eta zuzenean zerbitzuaren mende gelditu dira lanpostu guztiak.

B) Ikaspostuak.

B.1. Lanpostuak sortzea.

Honako lanpostu hau sortu da:

–Kudeatzailetza / Informazio eta Komunikazio Zerbitzua / Komunikazio Atala.

  • OLko teknikaria (Euskara):
    • Lanpostuaren zk.: 889.
    • Maila: A.
    • Bateraezintasunaren osag.: %35.
    • Lanpostuaren osag.: %6,88.
    • Lanaldia: goizez.
    • Hizkuntza: Euskara C1.
    • Herria edo hiria: Iruñea.

Justifikazioa: Komunikazio Atalak lanpostu baten beharra zuen argitalpenen, webgunearen eta komunikabideekiko harremanen arloan euskaraz egin beharreko lanetarako; hartara, gainera, 2023ko ekainaren 28ko 5/2023 Errege Lege Dekretuaren 217. artikulua beteko dugu.

B.2. Lanpostuen atxikipenaren aldaketa.

Lanpostu hauen atxikipena aldatu da:

LANPOSTU ZK.

POSTUA

HASIERAKO ATXIKIPENA

AZKENEKO ATXIKIPENA

600

OLko KUDEAKETARIA

KUDEATZAILETZA / IRAKASKUNTZA ZERBITZUA

KUDEATZAILETZA / IRAKASKUNTZA ZERBITZUA / TEKNOLOGIAREN ETA KUDEAKETAREN UNITATEA

613

OLko KUDEAKETARIA

KUDEATZAILETZA / IRAKASKUNTZA ZERBITZUA

KUDEATZAILETZA / IRAKASKUNTZA ZERBITZUA / GRADUKO IKASKETEN ATALA

734

OLko ADMINISTRARIA

KUDEATZAILETZA / IRAKASKUNTZA ZERBITZUA

KUDEATZAILETZA / IRAKASKUNTZA ZERBITZUA / GRADUKO IKASKETEN ATALA

Justifikazioa: lanpostu hutsak benetan eginkizunak betetzen dituzten tokian kokatu beharra dago.

B.3. Sartzeko baldintzak aldatzea:

Ingeleseko C1 ezagutza-maila ezarri da hizkuntza-gaitasunerako baldintza gisa, lanpostu honetan sartzeko:

LANPOSTU ZK.

POSTUA

ZERI ATXIKIA

581

OLko TEKNIKARIA

KUDEATZAILETZA / IKERKETA ZERBITZUA / JAKINTZA TRANSFERITZEKO ATALA / EUROPAR PROIEKTUEN BULEGOA (OPEN)

Justifikazioa: Europar Proiektuen Bulegoan egunero egiten dituzten lanen izaera eta ezaugarriak direla-eta, beharrezkoa da lanpostu-zerrendan hizkuntza-eskakizun horrekin finkatzea lanpostua.

B.4. Erabateko arduraldiaren osagarria esleitzea:

Erabateko arduraldiaren osagarria esleitu zaio lanpostu honi:

LANPOSTU
ZK.

POSTUA

ZERI ATXIKIA

700

UNITATEAREN BURUA

KUDEATZAILETZA / AZPIEGITUREN ETA ZERBITZU OROKORREN ZERBITZUA / AZPIEGITUREN ATALA / MANTENTZE LANEN UNITATEA

Justifikazioa: unitatean buru dagoenak laneko ordutegitik kanpo ere erantzun behar die, nola telefonoz hala aurrez aurre, bere nagusien eta Unibertsitatearentzat lan egiten duten enpresen eskakizunei; beraz, beharrezkoa da lanpostuari erabateko arduraldiaren osagarria esleitzea lanaldi arruntaren ordutegitik kanpo ere lan egiteko prest egotearen truke.

Iragarkiaren kodea: F2315085