226. ALDIZKARIA - 2023ko urriaren 31

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

419/2023 EBAZPENA, urriaren 17koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, Iruñeko eta Zizur Txikiko "Miravalles-El Redín" Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena aldatzen duena, haren instalazioak aldatu egin direlako eta, ondorioz, espazioen erabilera eta xedea aldatu egin direlako.

Zizur Txikiko eta Iruñeko "Fomento de Centros de Enseñanza SA" erakundea da "Miravalles-El Redín" Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren titularra. Erakunde horren lege ordezkariek eskaera egin dute, baimena eman dakien beren instalazioetan aldaketa bat egiteko, aldatu delako haien bi egoitzetako espazioen erabilera eta xedea. Eskatu dutena da Iruñeko egoitzako Lehen Hezkuntzako hiru unitate Zizur Txikiko egoitzara pasatzea; horrela, Zizur Txikian 27 unitate izanen dira, eta Iruñean 9. Aldaketa hori egitea eskatu da erantzun ahal izateko 2023-2024 ikasturteko eskaerari. Eskaera horri buruzko espedientea aztertu da.

Nafarroako Foru Komunitatean araubide orokorreko irakaskuntza ez-unibertsitarioa ematen duten ikastetxe pribatuak baimentzeko prozedura ezarri zuen uztailaren 6ko 251/1992 Foru Dekretuak 16. artikulutik 19. artikulura ezarritakoaren ondorioz,

Bat etorriz Hezkuntza Departamentuaren oinarrizko egitura ezartzen duen abuztuaren 30eko 67/2023 Foru Dekretuaren artikulu bakarrean xedatutakoarekin, eta Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 267/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Aldatzea Iruñeko eta Zizur Txikiko "Miravalles-El Redín" Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena, haren instalazioak aldatu egin direlako eta, ondorioz, haren bi egoitzetako espazioen erabilera eta xedea aldatu egin direlako.

2. Baimendutako gehieneko osaerak lehen bezala segituko du; osaera horren bi egoitzen arteko banaketa, Lehen Hezkuntzan egindako aldaketaren ondorioz, honako hau izanen da:

–Haur Hezkuntzako bigarren zikloa: 18 unitate; 450 ikaspostu, gehienez ere, guztiak Zizur Txikiko egoitzan kokatuak.

–Lehen Hezkuntza: 36 unitate; 900 ikaspostu, gehienez ere (27 unitate eta gehienez ere 675 ikaspostu Zizur Txikiko egoitzan, eta 9 unitate eta gehienez ere 225 ikaspostu Iruñekoan).

–Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: 24 unitate; 720 ikaspostu, gehienez ere (12 unitate eta gehienez ere 360 ikaspostu Zizur Txikiko egoitzan, eta 12 unitate eta gehienez ere 360 ikaspostu Iruñekoan).

–"Zientziak eta Teknologia" eta "Giza eta Gizarte Zientziak" modalitateetako Batxilergoa: 10 unitate; 350 ikaspostu, gehienez ere (6 unitate eta gehienez ere 210 ikaspostu Zizur Txikiko egoitzan, eta 4 unitate eta gehienez ere 140 ikaspostu Iruñekoan).

3. Baimenaren aldaketak ondorioak edukiko ditu 2023-2024 ikasturtearen hasieratik.

4. "Miravalles-El Redín" Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren datuak, Hezkuntza Departamentuaren Unibertsitateaz Kanpoko Ikastetxeen Erregistroan inskribatuta geratu direnak, hauek dira:

–Ikastetxearen kodea: 31008581.

–Izen generikoa: Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatua.

–Berariazko izena: "Miravalles-El Redín".

–Helbidea: Belzeta ibilbidea 31, eta Vergel kalea 8.

–Herriak: Zizur Txikia eta Iruña.

–Udalerriak: Zizur eta Iruña.

–Titularra: Fomento de Centros de Enseñanza SA.

–Ematen dituen irakaskuntzak: Haur Hezkuntzako bigarren zikloa, Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta Batxilergoa, Zientzien eta Teknologien eta Giza eta Gizarte Zientzien modalitateetan.

–Baimendutako gehieneko osaera:

  • Haur Hezkuntzako bigarren zikloa: 18 unitate Zizur Txikian; 450 ikaspostu, gehienez ere.
  • Lehen Hezkuntza: 36 unitate; 900 ikaspostu, gehienez ere (27 unitate eta gehienez ere 675 ikaspostu Zizur Txikian, eta 9 unitate eta gehienez ere 225 ikaspostu Iruñean).
  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: 24 unitate; 720 ikaspostu, gehienez ere (12 unitate eta gehienez ere 360 ikaspostu Zizur Txikian, eta 12 unitate eta gehienez ere 360 ikaspostu Iruñean).
  • Batxilergoa: 10 unitate; 350 ikaspostu, gehienez ere (6 unitate eta gehienez ere 210 ikaspostu Zizur Txikian, eta 4 unitate eta gehienez ere 140 ikaspostu Iruñean).

5. Gogoratu beharra dago ezen ikastetxearen titularrak baimenaren aldaketa edo administrazio baimen berria eskatu beharko duela, baldin ikastetxearen erregistroko datuak, ebazpen honen 4. apartatuan jasotakoak, aldatzen badira edo instalazioak aldatzen badira, uztailaren 6ko 251/1992 Foru Dekretuaren III. tituluan ezartzen den moduan.

6. Ebazpen hau ikastetxearen titularrari jakinaraztea, eta aditzera ematea haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daitekeela, Hezkuntza Departamentuko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

7. Ebazpen hau igortzea Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Hezkuntza Azpiegituren Zerbitzura, Ikastetxeen Finantzaketaren, Ikasketetarako Laguntzen eta Zerbitzu Osagarrien Atalera, Hezkuntzako Informazio Sistemen Zerbitzura, Hezkuntzako Teknologien eta IKT Azpiegituren Zerbitzura eta Ikastetxeetako Informazioa Kudeatzeko Bulegora.

8. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2023ko urriaren 17an.–Hezkuntzako zuzendari nagusia, Gil Sevillano González.

Iragarkiaren kodea: F2314953