226. ALDIZKARIA - 2023ko urriaren 31

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

1C/2023 EBAZPENA, irailaren 25ekoa, Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusiak emana, Embutidos Goikoa SA enpresaren hitzarmen kolektiboa erregistratu, gordailutu eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea erabakitzen duena.

Embutidos Goikoa SA enpresak aurkeztutako hitzarmen kolektiboa aztertu da (kode zenbakia: 31100992012015), zeina erregistro honetan sartu baitzen 2023ko ekainaren 6an, enpresaren ordezkariek eta sindikatuen ordezkariek 2023ko maiatzaren 8an izenpetuta.

Zuzentzeko errekerimendua egin zen ekainaren 16an, eta enpresak zuzenketak aurkeztu zituen 2023ko abuztuaren 18an. Atzemandako akats guztiak zuzendu zituen.

Langileen Estatutuaren Legearen testu bategina onetsi zuen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluaren 2. eta 3. apartatuetan eta Hitzarmen kolektiboak, laneko akordio kolektiboak eta berdintasun planak erregistratu eta gordailutzeari buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretuan ezarritakoarekin bat etorriz,

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.–Nafarroako Hitzarmen Kolektiboen, Lan-Akordio Kolektiboen eta Berdintasun Planen Erregistroan inskribatzea Embutidos Goikoa SA enpresak aurkeztutako hitzarmen kolektiboa (kode zenbakia: 31100992012015).

Bigarrena.–Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, jendaurrean egon dadin.

Hirugarrena.–Ebazpen hau eskatzaileari jakinaraztea, eta ohartaraztea ez duela administrazio bidea amaitzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Iruñean, 2023ko irailaren 25ean.–Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusia, Iñaki Mendióroz Casallo.

Embutidos Goikoa SA enpresaren hitzarmen kolektiboa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: F2313732