226. ALDIZKARIA - 2023ko urriaren 31

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

331E/2023 EBAZPENA, urriaren 16koa, Trantsizio Energetikorako, Proiektu Estrategikoen eta S4ren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez aldatzen baitira errepideko garraio zerbitzua ematen duten enpresa pribatuek bidaiarien eta salgaien garraiorako erabiltzen dituzten flotak eraldatzeko laguntzen deialdiaren oinarriak, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan.

Azaroaren 16ko 983/2021 Errege Dekretuaren bidez, autonomia erkidegoei eta Ceuta eta Melilla hiriei zuzeneko laguntzak ematea onetsi zen, errepideko garraio zerbitzua ematen duten enpresa pribatuek eta garraio pribatu osagarria egiten duten enpresek eraldatu ditzaten bidaiariak eta salgaiak garraiatzeko flotak, hori Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan.

Industriaren, Energiaren eta S4 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiak maiatzaren 27an emandako 84E/2022 Ebazpenaren bidez onetsi zen "Errepideko garraio zerbitzua ematen duten enpresa pribatuek eta garraio pribatu osagarria egiten duten enpresek bidaiarien eta salgaien garraiorako erabiltzen dituzten flotak eraldatzeko laguntzak" dirulaguntzen deialdia, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan.

Industriaren, Energiaren eta S4 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiak apirilaren 28an emandako 96E/2023 Ebazpenaren bidez, "Errepideko garraio zerbitzua ematen duten enpresa pribatuek eta garraio pribatu osagarria egiten duten enpresek bidaiarien eta salgaien garraiorako erabiltzen dituzten flotak eraldatzeko laguntzak" deialdirako aurrekontua handitu zen, eta deialdiko 8., 10. eta 12. oinarriak aldatu ziren, hori guztia Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan.

Ekainaren 22ko TMA/686/2023 Aginduaren bidez, azaroaren 16ko 983/2021 Errege Dekretuaren I. eta III. eranskinak aldatu ziren –errege dekretu horren bidez onetsi zen zuzeneko laguntzak ematea autonomia erkidegoei eta Ceuta eta Melilla hiriei, errepideko garraio zerbitzua ematen duten enpresa pribatuek eta garraio pribatu osagarria egiten duten enpresek eraldatu ditzaten bidaiariak eta salgaiak garraiatzeko flotak, hori Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan–. Trantsizio Energetikoaren Zerbitzuak proposatzen du deialdiko 8. oinarria eta I. eranskina aldatzea aipatutako moduan. Eta, halaber, deialdiko 1. eta 14. oinarriak aldatzea proposatzen du.

Azaldutakoarekin bat, eta Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuaren oinarrizko egitura ezartzen duen abuztuaren 30eko 70/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Honako paragrafo hau eranstea 1. oinarriaren amaieran: "Laguntza hau Garraioetako, Mugikortasuneko eta Hiri Agendako Ministerioak ematen duen dirulaguntzaren menpekoa da, eta horren babesean emanen da, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan".

2. Deialdiko 8.2 oinarria aldatzea ekainaren 22ko TMA/686/2023 Aginduak ezartzen duenarekin bat, 2. jarduerako laguntzak –karbono gutxiko energia alternatiboko ibilgailu berriak erostekoak– eskatzeko aurkeztu beharreko dokumentazio teknikoari dagokionez:

8.2 oinarriko 3.b) atalean, "Aurrekontu xehakatua" dioen tokian honako hau jartzea:

a. "Laguntza zer ibilgailutarako eskatzen den, ibilgailu diruz lagungarri horren eskaintza-dokumentua. Dokumentu horretan honako hauek adieraziko dira: ibilgailuaren kategoria eta klasea –84E/2022 Ebazpenaren I. eranskineko taulako banaketaren arabera–, marka, modeloa, gehieneko masa baimendua eta eskaintzaren prezioa (BEZa kanpo); horrez gain, argi agertu beharko dira ibilgailua salduko duen eta eskaintza horren egile den kontzesionario, saltoki edo fabrikatzaile/inportatzailearen IFK, izena eta helbidea, bai eta haren sinadura edo zigilua ere. Salgaiak garraiatzeko ibilgailuen kasuan, aurreikusitako erabilera edo aplikazio produktiboa (karga orokorrerako edo nolabaiteko espezializazioa duen kargarako erabiliko den) adieraziko da".

b. Laguntza zer ibilgailutarako eskatzen den, ibilgailu diruz lagungarri horren erreferentziako antzeko ibilgailuaren eskaintza-dokumentua. Erreferentziako ibilgailu izateko, kategoria eta klase berekoa izan beharko du –84E/2022 Ebazpenaren I. eranskineko taulako banaketaren arabera–, eta antzeko ezaugarri teknikoak izan beharko ditu aurreikusitako erabilerari edo aplikazio produktiboari eta ekipamenduari dagokienez, eta gehieneko masa baimenduari dagokionez, salgaiak garraiatzeko bada, edo eserleku kopuruari dagokionez, bidaiariak garraiatzeko bada.

Erreferentziazko ibilgailu horrek beti bete beharko ditu une jakin horretan ibilgailu astunen isuri kutsatzaileei buruz aplikatzekoa den estandarra (uneotan EURO VI-E). Dokumentu horretan ibilgailuaren marka, modeloa eta prezioa (BEZa kanpo) adieraziko dira, eta argi agertu beharko dira ibilgailua salduko duen eta eskaintza horren egile den kontzesionario, saltoki edo fabrikatzaile/inportatzailearen IFK, izena eta helbidea, bai eta haren sinadura edo zigilua ere.

Laguntza zer ibilgailutarako eskatzen den, horren marka berekoa izanen da, ahal dela, erreferentziako antzeko ibilgailuaren eskaintzakoa, salbu eta marka horrek ez badu teknologia arrunteko halako ibilgailurik; halako kasuetan zilegi izanen da erreferentziako antzeko ibilgailua beste fabrikatzaile batena izatea. Gehieneko masa baimendua (GMB) edo eserleku kopurua –ibilgailua salgaiak garraiatzeko edo bidaiariak garraiatzeko den– antzekoa izanen da dirulaguntzaren xede den ibilgailurako eta erreferentziako ibilgailurako; nolanahi ere, horien artean aldea egon daiteke, baldin eta aldea arrazoizkoa bada eta bi teknologia horien pisu eta espazio ezaugarri berezkoen ondoriozkoa."

3. Deialdiko 14. oinarriko 2. atala aldatzea. "Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioa" jarri beharrean "Garraioetako, Mugikortasuneko eta Hiri Agendako Ministerioa" jartzea.

4. I. eranskineko 2. atala aldatzea ("Laguntzen zenbatekoa eta betekizunak"), ekainaren 22ko TMA/686/2023 Aginduan ezarritakoarekin bat:

a. 1. jarduera (Txatar bihurtzea) epigrafearen barruan, dirulaguntzaren zenbateko unitarioen taulan, "N3, 16 tonatik beherako gehieneko masa" jarri beharrean hauxe jartzea: "N3, 16 tonako gehieneko masa edo hortik beherakoa".

b. 2. jarduera (Karbono gutxiko energia alternatiboko ibilgailu berriak erostea) epigrafearen barruan, honako paragrafo hauek eransten dira hirugarren paragrafoaren ondotik:

"Kasu guztietan, Batzordearen 2014ko ekainaren 17ko 651/2014 (EB) Erregelamendua betez, laguntzen zenbatekoak ezin izanen dira erregelamendu horretan kostu diruz lagungarrietarako ezarri diren laguntza intentsitateak baino handiagoak izan. Muga horiek betetzen direla bermatzeko, kostu diruz lagungarri horiek zenbatetsi ahal izateko informazioa eskatuko zaio eskatzaileari. Eskaeran eman beharko da informazio hori, edo laguntza eman aurretik eskatuko da.

Batzordearen 651/2014 (EB) Erregelamenduan ezarritako mugak eta betekizunak aplikatuko dira; laguntza ematen den unean zer idazketa duen, hori izanen da aplikatzekoa."

c. 3. jarduera («Retrofit» edo ibilgailuen propultsio modua aldatzea) epigrafearen barruan, honako paragrafo hauek eransten dira bigarren paragrafoaren ondotik:

"Kasu guztietan, Batzordearen 2014ko ekainaren 17ko 651/2014 (EB) Erregelamendua betez, laguntzen zenbatekoak ezin izanen dira erregelamendu horretan kostu diruz lagungarrietarako ezarri diren laguntza intentsitateak baino handiagoak izan.

Batzordearen 651/2014 (EB) Erregelamenduan ezarritako mugak eta betekizunak aplikatuko dira; laguntza ematen den unean zer idazketa duen, hori izanen da aplikatzekoa."

d. 4. jarduera (Ibilgailu elektrikoak kargatzeko azpiegitura ezartzea) epigrafearen barruan, bigarren paragrafoa kendu da eta paragrafo hau jartzen da:

"Ibilgailu elektrikoak kargatzeko azpiegitura jarduketa diruz lagungarria izanen da, aurreko taulan jasotako zenbatekoan, zuzenean erosten bada eta ebazpen honetako betekizunak betetzen badira. Kasu guztietan, laguntzen zenbatekoak ezin izanen dira Batzordearen 2014ko ekainaren 17ko 651/2014 (EB) Erregelamenduan guztizko kostu diruz lagungarrietarako (faktura xeheen bidez justifikatuak) ezarritako laguntza intentsitateak baino handiagoak izan, 8.2 oinarriko 3.d) atalean ezarritakoarekin bat. Batzordearen 651/2014 (EB) Erregelamenduan ezarritako mugak eta betekizunak aplikatuko dira; laguntza ematen den unean zer idazketa duen, hori izanen da aplikatzekoa."

5. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

6. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta zilegi da haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilariari zuzendua, argitaratu eta hurrengo egunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2023ko urriaren 16an.–Trantsizio Energetikorako, Proiektu Estrategikoen eta S4ren zuzendari nagusia, Uxue Itoiz Mariñelarena.

Iragarkiaren kodea: F2314690