225. ALDIZKARIA - 2023ko urriaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

361/2023 EBAZPENA, urriaren 16koa, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiak emana, Aizarozko Kontzejua eratzeko espedientea jendaurrean jartzen duena, Basaburuko Udalak eskatuta.

Basaburuko Udalaren osoko bilkurak, 2022ko irailaren 29an, Basaburuko udal-mugartean dagoen Aizarotz herriko kontzejua eratzea eskatzeko erabakia hartu zuen, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean ezarritakoarekin bat etorriz.

2022ko urriaren 3an eta 7an, Udalak Aizarozko Kontzejua sortzeko eskatu zion Nafarroako Gobernuari eta, eskaerarekin batera, kontzejua sortzeko beharra eta haren finantza-nahikotasuna justifikatzen dituzten txosten juridiko eta ekonomikoak eta bestelako dokumentazio osagarria aurkeztu zituen.

Kontzejua eratzeko espedienteari buruzko txostena egin zuen Lurralde Mugaketako Batzordeak 2023ko maiatzaren 24an, eta eskaeraren aldekoa izan zen.

Espedientean Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiaren txostena dago, 2023ko urriaren 5ekoa, non ondorioztatzen baita egiaztatuta geratu dela Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean aurreikusitako baldintza formal eta material guztiak betetzen direla, hau da, kontzeju berriak baliabide nahikoak dituela bere helburuak betetzeko, kontzejua eratzeak ez dakarrela berekin udalerriko zerbitzu orokorren kalitatea galtzea, eta kontzeju berria eratzeko behar diren inguruabar geografiko, historiko, sozial, ekonomiko edo administratiboak daudela, zeinak, gainera, populazio-baldintza betetzen baitu, 100 biztanle baino gehiago dituelako.

Beharrezkoa da, orain, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak tramitatu beharreko prozeduran, herritarrentzat jendaurrean jartzea espedientea, uztailaren 2ko 6/1990 Legearen 43.4.a) artikuluak ezarritako moduan.

Era berean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 82. eta 83. artikuluetan xedatutakoarekin bat, bidezkoa da jendaurrean jartzea hilabetez Aizarozko Kontzejua eratzeko espedientea, Basaburuko Udalak irekitakoa.

Horiek horrela, Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 263/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Jendaurrean jartzea hilabetez Aizarozko Kontzejua eratzeko espedientea, Basaburuko Udalak irekitakoa, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuz, pertsona fisiko edo juridiko guztiek egokiak iruditzen zaizkien alegazioak egin ahal ditzaten.

2. Ebazpen honen berri ematea Basaburuko Udalari, iragarki-taulan argitara dadin behar diren ondorioetarako.

Iruñean, 2023ko urriaren 16an.–Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusia, Jesús María Rodríguez Gómez.

Iragarkiaren kodea: F2314704