225. ALDIZKARIA - 2023ko urriaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

1D/2023 EBAZPENA, urriaren 5ekoa, Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusiak emana, iragartzen duena Sakanako Enpresen Elkartea (SEE-AES) izeneko enpresa elkartearen estatutuen aldaketa gordailutu dela (gordailu zenbakia: 31000028; lehengo gordailu zenbakia: NA/148).

Onartu da aipatu elkartearen estatutuen aldaketa gordailutzea, egiaztatu baita betetzen dituela Sindikatuetan elkartzeko eskubidea arautzen duen apirilaren 1eko 19/1977 Legean (1977ko apirilaren 4ko Estatuko Aldizkari Ofiziala) eta Erakunde sindikal eta enpresarialen estatutuak gordailutzeari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuan (2015eko ekainaren 20ko Estatuko Aldizkari Ofiziala) ezarritako betebeharrak.

Gordailutzeko eskaera José Julián Garciandía Pellejero jaunak egin zuen, 31/2023/000150 sarrera zenbakiarekin tramitatutako idazkiaren bidez.

2023ko irailaren 28an egindako ezohiko batzar orokorrean aho batez erabaki zen elkarte horren estatutuen artikulu guztiak aldatzea.

Pedro Latorre Beroiz jaun idazkariak izenpetu zuen ziurtagiria, José Julián Garciandía Pellejero elkarteko buruaren oniritziarekin.

Iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea xedatzen da, bai eta iragarki-taula telematikoan argitaratzea ere, aldaketaren berri emateko.

Ebazpen honek administrazio bidea amaitzen du, eta haren kontra errekurtsoa jartzen ahalko dute interesdunek Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Lan arloko Salan, bat etorriz Lan Arloko Jurisdikzioa arautzen duen urriaren 10eko 36/2011 Legean xedatutakoarekin (2011ko urriaren 11ko Estatuko Aldizkari Ofiziala).

Iruñean, 2023ko urriaren 5ean.–Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusia, Iñaki Mendióroz Casallo.

Iragarkiaren kodea: F2314515